Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 2 diciembre 2008

Costa Urola

USURBIL
Film laburren V. Zirkuitoan 10 lan ikusteko aukera etzi Sutegin
Ordubete inguruko iraupena izango du osteguneko ekitaldiak

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Film laburren V. Zirkuitoan 10 lan ikusteko aukera etzi Sutegin
Koldo Almandozen 'Columba Palumbus' filmaren une bat.
USURBIL. DV. Ostegunean 20:00etatik aurrera euskarazko film laburrak ikusteko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Aurtengoa Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak bultzatutako Film laburren V. Zirkuitoaren lehenengo emanaldia izango da Usurbilgoa, eta guztira 10 film laburreko emanaldiaz gozatu ahal izango da Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako ekimen honetan. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da.
Apirilaren 3tik maiatzaren 15a bitartean 38 herritan emango dira film labur horiek eta biharkoa izango da aurtengo edizioko lehen emanaldia. Euskaldunek egindako zinea euskal ikus-entzuleen esku jartzea da egitasmo honen helburuetako bat. Bosgarren edizioa da aurtengoa, «bost edizio zine 'txikia baina ez eskasa' ri plazak ematen, herri koskor zein hirietako kultur eskaintza aberasten, zinemazaleak gozarazten, zine egile eta so egileak harremanetan jartzen. Bost urte ustezko urruntasuna, formatu laburrean, txikitzen».
10 istorio labur izango dira etziko emanaldian, ordubeteko emankizuna. Gentzane Agirre getxotarrarenak dira film horietako bi: Unrest eta All about eves .Madrilen hainbat telesail eta dokumentaletan parte hartu du beti ere kamara eta argiztapen ekipoetan. 2007an New York Film Academy-ren bitartez zuzendaritza ikastaro bat egin zuen eta horretan zebilela idatzi eta zuzendu zituen Unrest eta All about Eves. Azken honekin Lekeitioko Zine eta Bideo Bilerako Amateurren Sormenezko lehen saria irabazi du.
Mikel Alvarez beasaindarraren Azken trena izango da beste filmetako bat. «Mikel tren geltokian dago bere trenari itxaroten baina trena iritsi aurretik, neska bat gerturatu eta ondoan eseriko zaio. Ez du ezagutzen, edo bai? Gogoratuko litzateke ezta? Edo ez? Gauza bakarra dago garbi, Mikel oso euskalduna dela eta gaurkoan, tren bat galduko duela. Bakarra?». Horixe da filmaren sinopsia.
Zuzendari ezagunago batek egindako beste lanetako bat ere ikusgai izango da Sutegin. Koldo Almandoz donostiarraren Columba Palumbus, hain zuzen ere. Film laburrak egitea atsegin du. Nazioarteko sari ugari jaso du, eta jaialdi ugaritan hartu du parte (Cannesko Zinemaldiko Semain de la Critique-n, besteak beste). Dokumentalen bat edo beste ere filmatu du. Ez du film luzeak egiteko proiekturik. Egun, The Balde aldizkaria zuzentzen du, eta webcamari begira egoten da, itsasoan olatuak dauden ikusteko. Bihar ikusi ahal izango den film laburra Fantaziazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astean edo Zinebin ikusgai izan da.
Asier Mendoza zarauztarraren Momorro filmean, berriz, hirian haurrak desagertzen ari dira eta esaten dutenez Momorro da erruduna bere zaku beltzean eramaten baititu.
Iñigo Kintana donostiarraren Itzalak film laburrak ere bere tartea izango du emanaldian. Bere egunerokoan bideo eta telebistako errealizatzailea da Asier; aisialdian ordea istorioak kontatzen ditu. Hainbat sari jaso ditu nazio mailan, Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera, Laudio Irun edo Leioakoak, besteak beste. Itzalak zuzendariaren seigarren film laburra da. Beste filmetako bat, Elorrioko lau gaztek osatzen duten Logela multimediarena izango da, Ardauaren negarra hain zuzen ere.
Azkenik, Topaguneak 'Gazte sortzaile Sariak' programaren baitan, 2005ean Eibarren, 2006an Aiaraldean eta 2007an Elgetan antolatutako Ikus-entzunezkoen Rally-etako film bana aukeratu dituzte aurtengo zirkuituan eskaintzeko eta horiek ere ikusi ahal izango dira Sutegin.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS