Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 mayo 2008

Cultura

CULTURA
Liburu normalak

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Liburu normalak
Ze irakurtzen dute pertsona normalek? Galdera honi erantzuteko, lehenbizi pertsona normal bat zer den jakin behar da. Hiztegi entziklopedikora joz gero, hona zer dioen: ezer berezirik edo neurriz gainekorik ez duena, ohizkoena den motaren araberakoa dena. Normaltzat jotzen diren gauzak. Beraz, neurriz gainekorik ez, ohikoena. konforme.
Orain dator bigarren zalantza: eta zer da irakurketa normal bat? Ohikoena? Alegia, ale gehien saltzen dituen liburua ote irakurketa normal bat? Milaka, milioika ale saltzen dituen liburu bat, milaka eta milioika aleko tirada duena? Eta zertarako irakurtzen du pertsona normal batek liburu normal bat? Normala izateko? Edo, akaso, normala delako irakurtzen ditu liburu normalak.? Nork daki, makurragoa ere izan liteke: liburu normalak irakurtzen ote ditugu besteak bezala pentsatzeko? Denok normalak izateko? Neurrikoak sentitzen garelako trenera igo eta besteon aurreon liburu normalak dantzaraziz? Kasu horretan, zer da liburu anormal bat? Pertsona bat anormal egiten duena? Ez ote da izango alderantziz, alegia, ez ote da pertsona anormal bat liburu anormalak bilatuko dituena? Ondorioz, nork idazten ditu liburu anormalak eta zeinentzat? Idazle anormalek? Anormalek bakarrik? Hala izatera, nahita egiten dute edo inkontzienteki? Eta, hartara jarrita, zer dira euskarazko liburuak, normalak edo anormalak?
Bukatzeko, eta gaiarekin lotuta, ez ohiko egoera baten aurrean sarritan ateratzen zaigu ahotik «hau ez da normala» esamoldea. Ze esan nahi dugu kasu horretan? Izan ere, ez ohikoa bada ezin du normala izan. Badena da normala; ez dena, anormala da, neurriz gainekoa. Hau normala al da?
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS