Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 julio 2009

Tolosa Goierri

ALEGIA
1619an egin zen Alegian Aste Santuko lehenengo prozesioa
Jose Ignacio Iglesiasek kontatzen duenez, lehen aldi hartan herriko alkateari baimena eskatu behar izan zitzaion prozesioa egiteko 1781ean hasi ziren gurutze-bidea Orendaingo bidean egiten

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
1619an egin zen Alegian Aste Santuko lehenengo prozesioa
ALEGIA. DV. Gauza jakina da orain mende erdi inguru Aste Santuan Alegian egiten ziren prozesioak inguruko garrantzitsuenetakoak izaten zirela eta jende mordoa etortzen zela kanpoko herrietatik ere prozesio hauek ikustera. Baina noizkoak dira prozesio hauek?
Beste hainbat gai bezala, Jose Ignazio Iglesias alegiarrak ikertu du auzi hau ere; Iglesiasen arabera, Alegian XVII. mendearen hastapenetan hasi ziren Aste Santuan prozesioak egiten. «1619. urteko Ostegun Santuko gauean egin zen lehenengo prozesioa herrian. Horretarako, garai hartan herriko alkate zen Pedro de Olozagari baimena eskatu behar izan zioten». Izan ere, alkatearena zen Kalebarrengo-Sagardi izeneko lur eremuan jarri behar zen prozesiorako gurutzea; eliztarrak, kandela zuriak eskutan elizatik aterako ziren, gurutzera iritsi, honen inguruan bira eman eta berriz ere elizara itzuliko ziren.
1629an gurutz-bidea elizatik San Migel ermitara egingo zela erabaki zen. Horretarako, ibilbide osoan zehar gurutzeak jarri ziren. Iglesiasen arabera, gurutze hauek jartzeko zortzi egun behar izan zituzten, eta 6 dukat eta 56 erreal kostatu ziren.
Gurutz-bidea
1781ean, ordea, gurutz-bidearen ibilbidea aldatzea erabaki zen. «Urte hartan hasi ziren kalbarioak orain ezagutzen ditugun bezala egiten, hau da, elizatik abiatu eta Orendaingo bidean gora», azaltzen du Iglesiasek. Horrela, 1781eko abenduaren 28an Miguel Ignacio Goikoetxeak, Alegiako elizako errektoreak, Felipe de Ugalde hargin tolosarrari agindu zion Errandasoroko harrobian 16 gurutze egin zitzala. Gurutze hauek 150 peso kostatu ziren.
Hala ere, Iglesiasen arabera 1862. urtetik aurrera hasi ziren Alegiako prozesioak sekulako garrantzia hartzen. Izan ere, urte hartan irudiak eta erromatarrek erabiltzen zituzten bezalako jantziak erosi ziren. 1914. urtean berritu ziren berriz jantzi horiek, 250 pezetaren truke.
Iglesiasek kontatzen duenez, garai hartan Aste Santua Asteazken Santuan hasten zen. «Elizako aldarean Kristo Gurutziltzatuaren irudi bat jartzen zen». Ostegun Santuko prozesioan lau irudi ateratzen omen ziren kalera.
Hala ere, zalantzarik gabe Ostiral Santuko prozesioa izaten zen garrantzitsuena eta ikusgarriena. Ostiral Santuan, arratsaldeko 15:00etan, prozesioaren aurretik, Kristo gurutzetik jaisten zuten, eta hilobian jarri. Arimateako Jose eta Nicodemos egoten omen ziren bertan, Jesus gurutzetik jaitsi zutenak, alegia, eta apaizaren aginduak jarraituz, lehenengo esku bat, gero bestea... gurutzetik askatzen zuten.
Gainera, zati bakoitzak bere kantua omen zeukan. Ondoren, prozesioan ateratzen zen, erromatar soldaduek lagunduta.
«1923. urtetik aurrera, prozesio honen hasieran 'Oración del Huerto' delako irudia joaten zen, urte hartan erosia izan baitzen», argi-tzen du Iglesiasek. «Honekin batera, zutabeari loturiko Kristoren irudia joaten zen. 'Oración del Huerto'ren ondoren 'Jesus Azotado' joaten zen, eta hauen atzetik, bi herritar, bata Nazarenoa eta bestea Veronica balira bezala, azken hau Jesusen aurpegia garbitzeko erabilitako zapiarekin. Jarraian gurutze bat, bi eskilara eta zapi zuri batekin, eta atzetik herriko hiru neska aingeruz jantzita, iltzeak eta koroa zeramatzatela. Hauen ostean lehen aipaturiko Kristoren hilobia joaten zen, soldadu erromatarrek lagunduta; soldaduak herriko mutilik altuenak izaten omen ziren.
Azkenik, prozesioaren amaieran Laureano Zubeldia, Txanbolin herriko txistularia joaten zen, bonbardinoarekin hileta martxa joaz.
Ardoa eta ogia
Jose Ignazio Iglesiasek kontatzen du 1890. urtera arte Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioen ondoren bizilagunei ardoa eta ogia banatzen zitzaizkiela. Bestetik, zehazten du 1918an eta 1919an prozesioak solemnizatzeko Tolosako 'Diapasán' musika banda kontratatu zela.
Gaur egun Alegian ez da prozesiorik egiten. 1983ko uholdeek prozesioan ateratzen ziren irudietan kalte handiak eragin zituzten. Jose Ignazio Eguzkitza apaizak azaldu digunez, prozesioak egiten jarraitzeko irudi berriak beharrezkoak ziren, eta hori dela eta, bertan behera uztea erabaki zen. Horrela, 1998an egin zen Alegian Aste Santuko azken prozesioa. Dena den, hainbat ohitura txiki mantentzen dira oraindik ere, adibidez, Ostegun Santu egunean hankak garbitzearena. Horrez gain, Ostiral Santu egunez gurutz-bidea egiten da, eta, larunbat gauean, berpizkundeko meza ospatzen da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS