Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Cultura

CULTURA
PAZIENTZIA ETA PAXINTXIAK
19.03.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
PAZIENTZIA ETA PAXINTXIAK
Ez dago pazientzia bezalakorik. Azkenean, itxaroten jakinez gero, gauza asko lortzen da. Azkenean, izan ere, hortxe azalduko zaizu aurrean, gutxien uste duzunean, denbora askoan bila ibilitakoa edo denbora luzean zain egona. Pazientzia, ordea, inon saltzen ez.
Paxintxiak, bai; paxintxiak saltzen zituzten gure umetan. Guk hala deitzen genien, behintzat. Gero konturatu ginen beste izenen bat izango zutela: pazientziak, seguruenik; are gehiago, berez erdarazkoa izango zela izen hori: paciencias.
Baina horraino iristen zen gure jakinduria guztia. Eta beti sortzen zitzaigun galdera: nondik ote datorkie izen hori? Galdera horrekin bizi izan naiz urtetan, erantzuna noiz iritsiko zain. Harik eta.
Harik eta, hara non, lehengo batean jaso nuen, posta elektronikoz, adiskide batek bidalitako artikulu bat: «Las rosquillas del padre Pagola», Montserrateko beneditar batek El País egunkarian oraintsu idatzia, umorez eta biribil, Jose Antonio Pagolaren Jesús liburu bikaina goraipatuz.
Beneditarrak, bere terrenoa prestatzen ari dela, hor aipa-tzen du artikuluan nola monjeak beti iaioak izan diren edari bizigarriak egiten: Bénédictine eta antzekoak. Eta nola mojak, berriz, pastel gozoak egiten diren iaioak. Eta gozoki horien artean zer aipatuko eta Medinaceliko mojek egiten dituztenak, esanez «que, vete a saber por qué, se llaman paciencias».
Horra! Horra hor urtetan irrika izandako datua! Badugu opor hauetan Medinacelira ere joateko arrazoirik.
Hauteskundeak galdu dituzuenok, berriz, badakizue: pazientzia. Eta datozen hauteskundeen arteko itxaronaldia gozatzeko: paxintxiak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS