Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 17 mayo 2008

Costa Urola

ORIO
Herri Ikastolak Ikasyz proiektua jarriko du martxan, ikasle bakoitzaren martxa errazteko tresna berria
Ikasleen gaitasunetara eta erritmoetara gehiago egokitzea ahalbidetuko du

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Herri Ikastolak Ikasyz proiektua jarriko du martxan, ikasle bakoitzaren martxa errazteko tresna berria
Experientzia berria da Ikastolako haurrentzat, irudian LH2ko haur talde bat Ikasys-ekin probetan.
ORIO. DV. Orioko Herri Ikastolan Aste Santutik bueltan hasiko dira Ikasys erabiltzen. Proiektu hau Ikastolen Elkartearen egitasmo berriak ikasle bakoitzaren jarraipena erraztuko duen esperientzia pilotoa da. Orioko Herri Ikastolako LH 2., 4. eta 6. mailako ikasleak hartuko dute parte Ikastolen Konfederazioak martxan jarriko duen azken proiektua honetan.
Eskualdeko hiru ikastoletako (Salbatore Mitxelena Ikastola, Azpeitiko Ikasberri Ikastola eta Orioko Herri Ikastola) ordezkariak pozik daude egitasmoarekin. « Metodologia berri bat eskainiko dugu, ikasgelan tresna bat gehiago izango da, oso indartsua», azaldu du Zigor Saizar Orioko Herri Ikastolako zuzendariak.
Ikasys egitasmoaren baitan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du, liburu baten tamainakoa. Euskara, Gaztelera, Ingurumena, Matematika eta Ingeleseko 225.000 ariketa izango ditu ikasle bakoitzak. Modu sistematikoan lantzeko arloak landuko dituzte Ikasys-ekin. Hala ere, ordenagailuek beste potentzialtasun batzuk ere badituzte: Internetera lotu daitezke edota testuak sor daitezke. «Hezkuntza zuzeneko harremanean oinarrituko da, beti bezala, eta irakaslea ez du sekula makinak ordezkatuko, baina erabilgarria izango da ikasgelan. Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzea da proiektu honetan garrantzitsuena». Ikasleen gaitasunetara eta erritmoetara gehiago egokitzea ahalbidetuko du.
Aitzindariak
Ikasys proiektua lantzen 2000. urtean hasi ziren Ikastolen Elkartean. Hasieran, Kataluniako hezkuntza komunitatearekin batera ahalegin bat egin zuten, baina azkenean bide ezberdinetatik joan ziren. «Espainiako Estatuan, Ikastolak izango gara lehenengoak horrelako proiektu bat ikasgeletara eramaten. Orain arte paperean egindako hainbat lan ordezkatuko ditu Ikasysek», azaltzen du Zigor Saizar-ek.
Teknologia berriak
Ikastolen Elkarteak teknologia berriei ematen dieten garrantzian kokatu behar da egitasmoa. Ikastoletako 40 profesional aritu dira egitasmoa prestatzen. «Maitasun handiz egindako lana da, eta horien lana aitortu eta eskertu beharrekoa». Orioko Herri Ikastola izango da ikastola pilotoetako bat «baina Ikastola guztien proiektu bat da hau». Ikastola gutxi batzuetan egiteak bere arrazoia baduela azaldu dute; «prozesuak hala eskatuta, emaitzak kontrolatzea erabaki dugu, talde txikietan probatzea».
Datorren ikasturtetik
Oraingoz, Gipuzkoako hiru ikastolatan egingo dute proba: Donostiako Santo Tomas Lizeoan, Orioko Herri Ikastolan eta Oiartzunen. Datorren ikasturtean, ikastola pilotoak gehitu egingo dira. Horien artean, Salbatore Mitxelena Ikastola egongo da. «Ahal den epe motzenean Euskal Herriko Ikastola guztietan martxan jarri nahi dugu», 12-15 hilabeteko epeaz hitz egiten dute.
Ministerioaren laguntza
Espainiako Hezkuntza Ministerioak diruz lagundu du Ikastolen Elkarteko proiektu hau. «Proiektu berritzailea eta garrantzitsua dela hezkuntzan adierazten du Espainiako Hezkuntza Ministerioak laguntzeko». Diruaren zati handiena proiektua bera diseinatzeko izan da. Foru Aldundien laguntza ere jaso dute. Aurrerantzean, Ikasys bezalako sistema bat landu nahi dute DBHko ikasleekin ere bai.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS