Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 noviembre 2008

Sociedad

AL DÍA
leengo andreen omenez: markesko izeba maria
13.03.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Guardia Zibillak: '¿A dónde vas con la cabra, señorita?'. Eta nik: 'Cabra culo caliente y barrabilladuna macho en Iraeta'. Moldatzen ninduan, bai, erdaldunekin ere».
Izeba Maria batzuk izan ditut nik. Eta oraindik ere bi badauzkat, zorionez. Eta bat, Aiako Urdanetan, Markeskua baserrian. Markesko Maria esanda ezagutzen du mundu guztiak.
Oraindik, bost aizpa bizi dira, nere ama tartean dala. Denen artean, 452 urte dituzte.
Ez det esango izeba polit bat danik, baiña bai ona, jatorra, xelebrea, parre-eragillea eta langille amorratua izana.
Aurreko batean, an aurkitu nuen bere alaba Begoñaren ostatuan, ingurukoak algaraz zituela, gaztetako pasadizoak kontatzen bere larogeitaka urterekin.
Nik ere tentatu nuen, eta bota zizkidan galantak. Ona emen, txikienak.
-Tuntuna ederra izana nauk ni gaztetan, Mikolax -orrela deitzen dit-.
-Zer, ba? Aldrebeskeriaren bat egin al zenuen, ba?
-Aldrebeskeriak? Bai, mutil. Bat bestearen gaiñean. Leenengo, Markeskora ezkondu. Izen-aundia zala Markeskua, eta txakurraren bioliña! Gero, bederatzi ume egin. Azi itzak aiek, bei xaar batzuekin eta amar ardi eta iru auntzekin. Jainkorik bada, zeru baxterrean txoko bat gordeko aal zidak.
-Aldrebeskeriak eginda zeru eske ari al zera?
-Baiña ez uan nere kulpa, ordea... Don Daniel apaiz kankaillu ura ere gure garaian tokatu bear Urdanetan! Konfesatzera ere beregana joan bear, kaubela puñeta! Gizonarekin jolastu ezkero, umea egin bear zala. Jainkoaren grazia alperrik galtzea pekatu mortala zala. Esaiok ari «marcha atrás» ere egiten genuela! «Cuidado», olakorik! Gero, Zarautza joaten asi ginduan konfesatzera. An errezago barkatzen zizkien eta libertade geiago eman.
-Zeruan ez dakit zein lekutan jarriko zaituzten, izeba. Gaiñera, ezkonduta geroko kontuak esaten ari zera. Leenagokorik ez al didazu esan bear?
-Erromeriatik erromeriara ibiltzen ginduan neska-koadrilla. Dantza sueltuan egin egun argiz, espartinak puskatu arte; eta illunarekin batera, etxera. Ori uan gure dibertsioa.
-Izeba, zuek ere dantza lotuan ibiltzerik ez zenuten izango.
-Agarrauan? Baita zera ere! Kongregaziotik laster botako ginduzean apaizak. Gu Mariaren alabak ginduan, e? Egingo bai, gustora, eldu-eldu eginda! Gu ere aragizkoak ginduan, mutil.
-Erromeriatik etxera mutillarekin-eta joango ziñaten, ba?
-Iñor etortzen bazan, bai. Etxe atarian ormaren aldetik bauan jarraulki luze bat, eta antxe egoten ginduan eserita.
-Eta esku-arrantzak eta izango ziran, ba?
-Elkarri lepotik elduta egoten ginduan. Eta partieran musu bat edo bi masaillean eman, eta «adio, jaira arte».
-Beno, izeba. Musu bat edo bi...
-Gustokoa bazan, bi; eta bestela, bat edo bat ere ez. Batzuetan, tienda kanpaiñak ere izaten ituan, bai... Bein bakarrik egon ninduan erromerian dantzarik egin gabe. Zergatik? San Sebastianetan, Urtetan. Galtzerdi fin luze batzuk baituan, «medias enteras» edo... Arratsaldean erromeriara joateko garbituta atariko iturriko koskan leortzeko laga, eta beiak jan edo puskatu, ura edatera joan zanean, alu arraio ark. Baita nik bat ura moztu, mutur bat josi, jantzi, gora ondo tira, eta goian liga gomarekin estu-estu lotu eta «andando». Atzeko raia ere zuzen samar jarri nioan, beintzat. Ez zieten izan arratsalde artan neri xirri egiten lan aundirik.
-...
-A! Leenago ez diat esan, Mikolax. Guardia zibil pareja ere sarritan azaltzen uan, auzoren bateko festak ziranean. Ea iñork «agarrauan» egiten zuen. Falta egiten zigutean, ba, guardia zibillak eta apaizak! Ederra bota niean, ba, bein guardia zibillei.
-Auskalo zer esan zenien!
-Gure etxean auntza auskera, eta akerra Iraetan. «Maitxo, eraman bearko den, ba, auntza Iraetara, akerrarengana». Banindoan auntza traillatik nuela, Txioagan aurrera errepidean barrena, eta guardia zibil pareja topo. «¿A dónde vas con la cabra, señorita?». «Cabra culo caliente y barrabilladuna macho en Iraeta». «¡Vaya, vaya, vaya!». Moldatzen ninduan, bai, erdaldunekin ere.
-...
-Beste bein, Zarauzko plazan oilloak saltzen nengoela, gizonezko batek: «Hola, casera. Gallina bonita»; eta erosteko konturik ez. «Zer nai dek ik, endredamakilla?». Eta an ziak, «está loca» esanez. «Ez, ez; loka ez. Atzo arrautza egin zian, eta gaurkoa ere puntta-punttan zeukak». Zer esango ioan, ba?
-Eta ez al dezu bein ere pentsatu kartzelara eramango zaituztenik-edo, izeba?
-Kartzelara? Obe, bai. Illabete bat lanik egin gabe pasatzeko. Barkazioak dirala pentsatuko nikek.
-Izeba, ari zera dexenteak botatzen, baiña uste det zaartzaroko zerbait ezkutatzen didazula... Zer da lau aizpa Arantzazura astea pasatzera joan ziñateneko kontu ura... Nik Arantzazun bertan jakin nuen.
-Ura ere esan bear al diat? Pekatu izango dek.
-Ez al daukazu, ba, konfesatuta?
-Bai. An bertan, eta urrengo egunean, gaiñera.
-Menga, bota; zai nago-eta.
-Kartetan ari ginduan bazkalondoan, beti bezela; eta begira zeudenetako atso batek esan zian: «Emen, kanposantua-eta edukiko dizkiñate, ba, fraile zaarrak iltzen diranerako-eta?».
-Bai. Fidatu zaitezte auekin, txerri-askara botatzeko ere! Nik orixe bakarrik esan niean.
Bearbada gauza gordiñegiak kontatu ditut oraingo onetan. Baiña gordina, leengo andreen bizimodua zan gordiña. Eta, ala ere, izeba Mariak gorde duen umorea! Emakumeen nazioarteko eguna izan berria da eta gutxi fio bost aizpek elkarrekin ospatu izana.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS