Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 mayo 2008

Cultura

CULTURA
Oskar Arana aukeratu dute euskal itzultzaileen lehendakari

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DONOSTIA.DV. Oskar Arana aramaioarra da EIZIE, euskal itzultzaileen elkarteko lehendakari berria. Larunbatean egin zen batzar orokorra, eta lehendakaria ez ezik lehendakariordea ere aukeratu zuten: Itziar Otegi. Aranak Beatriz Zabalondoren tokia hartu du eta batzarrak txalo zaparrada batez eskertu zion Zabalondori egindako lana.
Oskar Arana literatur itzultzaile trebatua da. Besteak beste, Paul Auster-en The Brooklyn Follies (Brooklingo erokeriak) eta Travels in the Scriptorium (Bidaiak scriptoriumean zehar), eta John Maxwell Coetzee-ren Disgrace (Lotsaizuna) euskaratuak ditu. Egun, Eusko Jaurlaritzaren Itzulpen Zerbitzu Ofizialean egiten du lana. Itziar Otegi ere batez ere literatur itzulpengintzan nabarmendu da.
ItzulBaita sendotu
Zornotzako Oruen egin zen ba-tzarra. Besteak beste, zinpeko itzultzaile eta interprete titulazioari buruzkoak eztabaidatu ziren, euskal itzulpengintza sektorearen azterketa soziologikoa aurkeztu zen, eta ItzulBaita proiektua sendotzeko ildo nagusiak finkatu.
ItzulBaita da EIZIEren asmo nagusietako bat. Iaz jarri zuten abian zentro hau, neurri batean telematikoa izango dena, baina egoitza fisikoa ere badaukana, Irunen. Itzulpengintzaren inguruko ikerketak sustatzea, artxibo eta biblioteka-lanak egitea eta itzultzaileentzako bilgune izatea ditu helburu. Bego Montorio da hango arduraduna.
Itziar Otegik ere literatur itzulpengintzan urrats sendoak eginak ditu. Besteak beste, Jules Renard-en Poil de carotte (Axenario) argitaratua du Literatura Unibertsala bilduman, eta orain Flannery O'Connor-en A good man is hard to find euskaratzeko lanetan ari da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS