Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 6 julio 2009

Cultura

CULTURA
Julian Alustizaren artikuluen bilduma atera da eta baliteke haren sermoiak ere argitaratzea
03.03.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Julian Alustizaren artikuluen bilduma atera da eta baliteke haren sermoiak ere argitaratzea
Julian Alustiza, 1995ean, Aztiriko elizaren ondoan. [LUSA]
AZTIRIA.DV. Aita Julian Alustiza frantziskotarra maitea zuten jaioterrian, eta atzo Aztiriko etxe guztietako jendea agertu zen Euskararen berri onak... eta txarrak liburuaren aurkezpenera. Arantza- zuko fraide honek hogei urtetan zehar idatzitako artikuluen bilduma da liburu hori.
Julian Alustizak Aztiri gaitzizenez sinatu zuen hainbat artikulu. Izan ere, Gabiriko partean dagoen baina Legazpirekin harreman handia daukan bailara honetako semea zen. Etxetxo baserrikoa. 1981ean Lihoaren penak eta nekeak liburua publikatu zuen eta handik lau urtera Euskal baserriaren inguruan. Bata lihoari buruzko azterketa etnografikoa zen, besteak gai askoz zabalagoa ukitzen zuen, azken batean herri kulturaren entziklopedia koskor bat zen, eta oso harrera ona zian zuen. Gero, 1994an, Bizinahiaren arnasa publikatu zuen, han olerkiak, oroitzapenak eta umorezko istorioak eskaini zituelarik. Eta hurrengo urtean, 1995ean, hil egin zen. 91 urte zituen.
Liburu berria, Euskararen berri onak... eta txarrak, artikulu bilduma bat da. Hasten da 1957ko artikulu batekin Nafarroa zaharretik deritzana, eta bukatzen Fernando Aire Xalbador bertsolariaren heriotzari buruzko batekin, 1976an plazaratutakoa. Bai bata bai bestea, Aránzazu aldizkarian publikatu ziren bere garaian. Julian Alustizak aldizkari hartantxe eta Goiz Argi-n eman zituen artikulu ia guztiak.
Liburua, aurreko guztiak bezalaxe, frantziskotarren Arantzazu argitaletxeak plazaratu du. Eta Paulo Agirrebaltzategi izan du editore. «Euskararen berri onak jarri zion izenburu Aita Kardaberaz jesuitak bere obra bati, eta guk beste hitz batzuk erantsi diogu, izan ere Aztirik kontatzen dituen guztiak ez baitira onak», esan zuen atzoko aurkezpenean Agirrebaltzategik.
Frantziskotar honen iritziz, «Aztirik kontatzeko modu zoragarria dauka. Lihoaren penak eta nekeak bezalako liburu bat ere, liburu literarioa bihurtzen da», jarraitu zuen.
Liburuak bi parte ditu eta lehenengoa Nafarroa 'zaharrean' barrena da. Kontuan izan behar da Julian Alustizak oso ondo ezagutu zuela Nafarroa, batetik Oliteko komentuan urte batzuk eman zituelako, baina batez ere hainbat aldiz joan zelako Arantzazutik Nafarroako eskualde euskaldunetara misioak ematera, sermoiak egitera. Sermolari oso famatua izan zen. «Gaur bertan, Pello Zabalari esan diodanean hona etorri behar nuela liburu hau aurkeztera, esan dit: 'Nik Arantzazuko mezetan organa jotzen nuen. Aulki deserosoa zegoen eta nekatu egiten nintzen. Sermoia zetorrenean zutitu egiten nintzen eta atsedena hartzeko aprobetxatzen nuen. Baina Aita Julianek sermoia egiten zuenean hantxe gelditzen nintzen. Haiek sermoiak! Zoragarriak!' Julianek horixe zeukan: sermoietan etengabe bilatzen zuen forma literarioa».
Liburuan euskara bera eta natura dira gai nagusiak. Batzuetan pozik agertzen da idazlea, adibidez olerki liburuak plazaratzen direnetan, beste batzuetan kezkatu ageri zaigu, adibidez ikustean Nafarroako bailara euskaldun ba-tzuetako gazte jendeak euskaraz egiteari utzi diola.
Agirrebaltzategik gaineratu zuen litekeena dela idazle honen liburu gehiago argitataratzea: «Euskarazko esamoldeen bilduma nahiko handi bat utzi zigun. Mereziko luke aztertu eta argitaratzea. Eta sermoi askotxo utzi zigun baita ere, hogei bat karpeta, eta sermoi guztiak eskuz idatzita. Julianen alderdi hau oso garran-tzitsua da, noski, eta ikusiko dugu publikatu daitezkeen».
Beste hizlaria JoxAnton Artze olerkaria izan zen, Julian Alustizaren adiskide handia izandakoa. Olerki batzuk irakurri zituen, horietako bat moja eta monjeei buruzkoa.
Legazpiko Burdinola elkarteak eta Aztiriko Aztiri Bat soziedadeak antolatutako aurkezpena izan zen. Ehun bat lagun agertu ziren.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS