Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 5 diciembre 2008

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
ORENDAIN
Inauguratu dute Orendaingo eliza berria

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Inauguratu dute Orendaingo eliza berria
Donostia gotzaiak eman zuen meza eliza zaharberritu ondoren. [LOBO ALTUNA]
orendain. DV. Negu guztia San Sebastian ermitan igaron ondoren, atzo itzuli ziren orendaindarrak Jasokundeko Amaren Elizara. Izan ere, atzo eguerdian inauguratu zen eliza, hainbat hilabete zaharberritze lanetan egon ondoren.
Tomas Plazaola Orendaingo alkate eta Jose Inazio Eguzkitza herriko apaizarekin batera, atzoko inaugurazioan izan ziren Maria Jesus Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatua, eta Juan Mari Uriartea, Donostiako gotzaia. Azken honek eman zuen meza.
Elizkizunaren hasieran, ordea, Jose Inazio Eguzkitzak elizan egindako lanen inguruko xehetasunak aipatu zituen. Honek azaldu zuenez, proiektua Gibert arkitekoak egin du, eta lanak Landu eraikuntza enpresak burutu ditu.
«Dorretik hasi genituen berritze lanak. Jarraian teilatua guztiz zaharberritu da. Biga batzuk berriak jarri dira eta teilak oso ondo josi dira, hemengo haizeak eraman ez ditzan. Elizaren kanpo hormak berritu dira. Arkupea ere berritu egin da, eta irekia utzi da. Eliz ataria ere aldatu egin da, besteak beste sarbide hobea bermatzeko, eta elizaren barruko zorua lijatu eta berriz barnizatu da», azaldu zuen Eguzkitzak.
Herriko apaizak adierzi zuenez, lan hauek guztiak 668 551,21 euro kostatu dira. Aurrekontu horren erdia, obrak hasi ziren garaian Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusi zen Jose Juan Gonzalez de Txabarrik jarri zuen, diputatu nagusi gisa zuen bere diru poltsatik. Beste erdia hiru zatitan banatu da: heren bat Orendaingo Udalak jarri du, beste herena gotzaitegiak, eta azken zatia Orendaingo elizatarrek.
Eliza jendez bete zen atzoko inaugurazio elizkizunean. Horrez gain, hainbat kanpotar ere hurbildu ziren, elizaren itxura berria ikustera. Elizkizuna amaitu ostean, hamaiketakoa egin zuten Eltxo Elkartean.
Orendaingo Jasokundeko Amaren eliza eraikitze prozesu luze baten emaitza da. Etenaldi askoren ondoren, 1764an Martin de Carrera arkitektoak hartu zuen lanen ardura, eta honek obra amaitzeaz gain, ordurate ekialdera begira zegoen eliza mendebaldera begira jarri zuen.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS