DONOSTIA.DV. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskara Erakunde Publikoak Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia kaleratu dute elkarlanean. Martxoaren 21ra arte luzatuko den deialdiaren xedea, Ipar Euskal Herrian euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatzen dituzten erakunde pribatuentzat dirulaguntzak emateko modua arautzea da.
Dirulaguntza deialdiak, 2007ko otsailaren 7an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artean sinatutako hizkuntza-politikako gai- etan lankidetzan jarduteko hi-tzarmen-markoan du oinarri.
Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian helburu duen mugaz gaindiko hitzarmenak Eusko Jaurlaritza eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoa lotzen ditu; azken hau, Ipar Euskal Herrian hizkuntza politikarako gaietarako erakundea, Frantses Estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak, Baiona-Angelu-Miarritze Elkargoak, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak eta Euskal Kulturaren Aldeko Herrien Arteko Elkargoak osatua.
Gauzak horrela, aste honetan bertan 2008ko hitzarmenari dagokion eranskina izenpetu dute Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak eta Miren Azkarate, Kultura sailburuak. Hortaz, hitzarmen honek berritzen eta indartzen du alde bieta- ko erakundeen arteko lankidetza.
Deialdiari dagokionez, Ipar Euskal Herriko pertsona juridiko pribatuek eskatu eta eskura ditzakete diru-laguntzak. Dirulaguntza deialdia gauza-tzeko xedez, lankidetzarako fondoa eratu da, alde bien ekarpenez. Guztira, 1.340.000 euroko gehieneko zenbatekoa jarri da; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 460.000 jarri ditu eta Euskararen Erakunde Publikoak 880.000.