Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 6 julio 2009

Sociedad

AL DÍA
Gorputza eta adimena

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ea askotako protestak heldu zitzaizkigun joan den astean. Besteak beste, eskoletan soinketa irakasten dutenena. Hain zuzen ere heziketaren alor horri eskaintzen zaizkion orduak gutxitzeko asmoaren aurrean irakasleek egindako protesta.
Gezurra badirudi ere, oraindik bizirik gauden askok ez genuen gure eskola garaian soinketa minutu bakarra ere izan. Agian horregatik ere iruditzen zait aurrerapen galezina dela soinketarena, gorputza ere kontutan izan behar baita ikasgaiak taxutzeko orduan, ez bakarrik adimena.
Nabarmena da gero eta karga gehiago botatzen dugula irakasleen bizkarretan, eskolaren ardurak etengabe zabaltzen direla. Giza eskubideak direla, sukaldaritza, dietetika, bide-heziketa, hizkuntzak, musika edo bertsolaritza.
Soinketa irakasleen protestan guraso bat baino gehiago azaldu zen ordu murrizketaren kontra hitz egiten eta sarritan bazirudien gorputzaren hezkuntzaren ardura eskolarena dela bakarrik, eta ez familiena.
Guk umeak autoz eramaten ditugu edonora, eskolara nahiz kiroldegira, oinez bete behar duten distantzia kilometro kaxkar batera heltzen ez denean ere. Edozein eskolako arduradunek ongi asko dakite hori eta antza denez, gurasook ez diegu kasurik egiten ohitura horrek sortzen dituen auto-ilarak edo segurtasun arazoak ekiditeko ematen zaizkigun aholkuei.
Beraz, asma dezatela irakaskuntza sistemaren arduradunek nola zabaldu ordutegia, luzatu gabe, nola borobildu laukia. Edozer gauza gure ohiturak aldatu baino lehen, edozer gauza gure erosotasuna urratu baino lehen.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS