Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Alto Urola

AMEZKETA
Ibilaldi tematikoa egingo da bihar Amezketako minetara Lizarrusti Parketxeak antolatuta
Geologia izango da bertan landuko den gaia eta 8:30ean abiatuko dira

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Ibilaldi tematikoa egingo da bihar Amezketako minetara Lizarrusti Parketxeak antolatuta
Amezketako minak. [A.G.]
AMEZKETA. DV. Urtarrilean landa inguruko paisaiari loturik ospatutako hilabete tematikoaren ostean, berriz ere ohiko martxara bueltatu eta ibilaldi tematiko bat antolatu du Lizarrusti Parketxeak biharko.
Oraingoan, geologia izango da landuko den gaia, eta horretarako Amezketako minetara joango dira; Arritzaga bailarako geologia egiturak eta harkaitz zein fosilak aztertuko dira, hain zuzen ere.
Orkatz Goenaga Lizarrusti Parketxeko teknikariak azaldu digunez, zonalde horretan mina garrantzitsu batzuk daude eta horrek mineralizazioa lantzeko aukera emango die ibilaldian parte hartzen duten guztiei. «Bestetik, bertako harkaitzek duten adinagatik fosil asko ikusi eta aztertu ahal izango ditugu», gaineratu du Orkatzek. «Azkenik, Pardelutsen glaziar baten morrena dago, eta hura ere bisitatuko dugu».
Zonalde honek, beraz, geologia lantzeko aukera bikaina eskaintzen du eta hori izan da otsaileko ibilaldi tematikoa Amezketako minetara antolatzeko arrazoietako bat. «Baina egia esan, inoiz ez genuen inguru honetan ibilaldirik antolatu, eta horrek ere bultzatu gaitu hona etortzera».
Ibilaldian, Jon Etxeberria eta Orkatz Goenaga Lizarrusti Parketxeko arduradun eta teknikariaz gain, Arantxa Bodego geologoak ere parte hartuko du, aditu gisa.
Horrela bada, ibilaldi honetan parte hartu nahi duten guztiak Amezketako plazan elkartuko dira bihar, igandea, goizeko 8:30ean. Aipatu, ibilbidearen zati bat nahiko aldapatsua eta harkaiztsua dela eta, gune horretan bi talde egingo direla inork arazorik izan ez dezan.
Ibilaldira oinetako eta jantzi egokiak (goiko inguruan hotza egingo du), zira (euria egingo balu) eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Eguerdirako bueltan izatea aurreikusten da.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS