Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
SEGURA MUSEO BERRIA
Iraganeko bizimoduaren zati bat
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Iraganeko bizimoduaren zati bat
SEGURA. DV. Errastiotza Museoa bezala bataiatu du Rafa Berasategik hainbat ofiziotako lanabesekin sortu duen erakustokiari. Garia eta lihoa erein eta gero uzta trata-tzeko prozesuan erabiltzen ziren erremintak ikusi daitezke erakustokian. Aroztegiko lanabesak daude beste atal batean, ehungintzan erabiltzen zen telara batek ere osa-tzen du erakustokia eta baita ere iraganeko sukalde batek. Ikusgarriak dira baita ere animalientzako zepoak, presoak lotzeko erabiltzen ziren burdinazko girgiluak, sarrailak edota Segurako eliza eraikitzeko erabili ziren iltzeak. Etnografiatik zertxobait urrunduaz, fosilen erakusketa bat ere jarri du Rafak museo berri honetan, bisitarientzat ikusgarriak izango direlakoan. Martxoaren 18an inauguratuko du Errastiolatzako erakustokia eta herritar guztiak gon- bidatuko ditu ekitaldira, herriko festa egun guztietan eta asteburuetan zabalduko duelarik .
Erakustoki hau egiteko ideiari dagokionez, Rafaren esanetan «zahartu direlako erabiltzen ez diren mota guztietako trasteak gordetzeko ohitura nire gurasoengatik jaso nuen nik. Gure etxean ez da sekula ezer bota eta museoan dauden gauza asko urteetan etxe-ko ganbaran egon direnak dira. Bidaiatu ere asko egin dut eta joaten naizen lekuetako kultura ezagutzea gustatu izan zait. Euskal Herrian ere museo etnografikoak bisitatzea zaletasun izan dut eta Seguran alor horretan hutsune bat ikusten nuen. Balio handiko hirigunea dugu, eraikin oso abera-tsekin, baina etnografi aldetik, iraganean zein lanbide izaten ziren eta lan horietan erabiltzen ziren lanabesak ezagutzeko batik bat, leku baten falta ikusten nuen eta, niri mundu hori izugarri gusta-tzen zaidanez, museo hau egitea bururatu zitzaidan. Erakustokia etxe azpian dago, kale Nagusian, lehen farmazia zegoen lekuan eta hura lekuz aldatu zenean, ideia gauzatzeko aukera ikusi nuen».
Museoaren sorrera
Rafa Berasategi azken urteetan Seguran egin den Erdi Aroko festaren sortzailea izan da eta museo horrek badu zerikusirik jai ho-rrekin, erakustokiko gauza asko ertaroko egunaren karietara bildutakoak baitira. Rafaren arabaera «duela lau urte Erdi Aroko afari bat egin genuen Plaza Zaharreko Lagunok Santikutz egunean eta afarirako azpiegitura lortu behar izan genuen. Orduan ontzi asko ekarri nituen Marokotik, lanagatik hilabete asko igaro bainituen lurralde hartan orduan. Geroztik festa egin da beste hiru urteetan eta atariak apaintzeko lanabes asko joan naiz lortzen. Gauza batzuk banituen nik, baina neurri ezberdinetakoak eskuratzen ere saiatu naiz. Erakustokiko elementu gehienak Euskal Herrikoak dira, baina, adibidez ehulea Galiziakoa da, duela 150 urte ingurukoa, sukaldeko egurrezko eta kobrezko lanabes gehienak gure etxekoak dira baina badaude Nafarroakoak ere, sarraila eta girgilu handienak Marokokoak dira eta zepo batzuk ere bai».
Ingurukoa ezagutu behar
Ohikoa da beste lurralde ba-tzuetara bidaiatzen dugunean bertako museoak ikustera joatea, baina, aldiz, gure inguruan daudenak ez ditugu ezagutzen. Alde horretatik berezia da Rafa, Donostiara joaten den bakoitzean San Telmo museoa bisitatzen baitu eta bertako bazkidea da gainera, museoko informazio guztia bidaltzen diotelarik. Rafaren hitzetan, «Donostiara joaten den jende askori Alde Zaharrean ardo batzuk hartzea gustatzen zaion bezala, nik museo etnografikoetan disfrutatzen dut. Pena da, baina bertako jende gutxi erakartzen dute museoek, eta Seguran ere ziur nago herritar askok oraindik ez dutela ezagutzen Erdi Aroko Interpretazio Zentroa. Alde horretatik, museo haur sortzeko garaian iraganeko bizimoduaren zati bat herritarrei erakustea ere izan da nire asmoa, Seguratik irten gabe eta doan».
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS