Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Viernes, 1 de febrero 2008, 10:39
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
ZUMAIA. DV. Hainbat hilabetetako lanaren emaitza ikusi ahal izango da gaurtik aurrera Donostiako Okendo kultur etxeko erakusketa aretoan (Nafarroa etorbidea, 7 - Gros auzoan). Izan ere, Paperean - Sobre papel izeneko erakusketa zabalduko du gaur, arratsaldeko 7:30ean Txiki Agirre Keixeta margolariak. «Iazko udan Oxford aretoan izandako erakusketaren ondoren, buru belarri aritu naiz gaur zabalduko den erakusketa honetarako lanak prestatzen», zioen Keixetak aretoari bueltak eman eta bere lanei azken ukituak ematen zizkien bitartean.
Zuloaga museoak sortutako erakusketa batean aurki daiteke gaur zabaltzen den mostraren nondik-norakoak: «Laia museoan erakutsi ondoren, hona etorri ginen. Aretoa ikusita, bederatzi metrotako koadro handi bat egin nuen niri egokitu zitzaidan zatian. Kultur etxeko zuzendariari gustatu zitzaion eta bakarkako erakusketa bat egitea proposatu zidan. Hau da haren emaitza».
Erakusketa honetan hamalau lan zintzilikatuko ditu 1963an Arroan jaiotako artista honek. «Oxfordeko erakusketako ildotik jarraitzen dudala esan daiteke. Hemen ere tamaina handiko zenbait lan erakutsiko ditut. Oxforden dudan lanerako lokalak eta Okendoko areto berak dituen ezaugarriek tamaina honetako lanak egiteko aukera ematen didate».
Alondegiko erakusketan bezala, honetan ere paperari eman nahi izan dio garrantzia, «hortik dator erakusketaren izen bera ere. Beste lanak mihisearen gainean egin ditut edota marko baten barruan sartu ditut. Handiak ez. Handiak paperean egin ditut, material berari garrantzia emateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.