Domina bakarra Usurbil Judo Taldearentzat

Senior mailako Espainiako judo txapelketan ez zuten zorterik izan

JOSU ARANBERRI
Andoni Aizpurua usurbildarrak bederatzigarren postuan amaitu zuen borrokaldi erabakigarrian klabikulan min hartu ondoren./
Andoni Aizpurua usurbildarrak bederatzigarren postuan amaitu zuen borrokaldi erabakigarrian klabikulan min hartu ondoren.

USURBIL. DV. Usurbil Judo Taldeko kideek domina bakarra lortu zuten pasa den asteburuan Madriden ospatu zen senior mailako Espainiako Judo txapelketan. Iker Lizarribar izan zen brontzezko domina eskuratu zuena, baina beste guztiek esku hutsik itzuli behar izan zuten etxera.

Bosgarren postuan sailkatu ziren Nerea Sanz (-48), Mari Jose Sardon (+78) eta Mikel Ponga (+100), Aitzol Arrospiderentzat zazpigarren postua izan zen eta bederatzigarren postuan amaitu zuten Sara Quijanok, Andoni Aizpuruak eta Egoitz Morak. Azkenik, Ibai peña eta Xabier Urkizuk lehen borrokaldia galdu zuten.

Hala ere, Usurbil Judo Taldea egiten ari den lan bikainaren erakusgarri izan da txapelketa hau. Guztira 10 izan zdira herriko judo taldearen izenean Espainiako txapelketa honetan parte hartu duten judokak eta hori ez dute talde askok lortzen. Azkenean, ordea, lesioren bat, epaileen erabaki zalantzatsuren bat eta zorte txarra tarteko, ezin izan zuten domina gehiagorekin itzuli etxera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos