Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Proiektuko kideak Indian hangoei surfean irakastean. [VICTOR GONZALEZ]
Gaztelekuko gazteentzat gaur 'Surf irripartsua' diapositiba emanaldia
GETARIA

Gaztelekuko gazteentzat gaur 'Surf irripartsua' diapositiba emanaldia

Iñigo Belartieta, Jon Eizagirre eta Axel eta Paulo Díaz-ek eskainia 18:00etan hasiko da Alondegian

PPLL

Viernes, 25 de enero 2008, 02:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

GETARIA. DV. Urtarrilaren 21etik 25era bitartean Getariako Elan-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako Getaria eta Hirugarren Mundua XV. Jardunaldiei amaiera emanez, gaur arratsaldeko 18:00etan bereziki Gaglo Gaztelekuko gazteei zuzendua Surf Irripartsua diapositiba emanaldia eskainiko dute Indian proiektuan parte hartu duten Iñigo Belartietak, Jon Eizagirrek eta Axel eta Paulo Díaz zarauztar surfistek.

2007an Indian garatutako proietu honetan parte hartuz Manallapuram-en izan dira hilabetez, Indiako hego-ekialdean, 10.000 biztanle inguruko herri batean, bertakoei surfean erakusten eta aldi berean lan humanitarioak egiten 'Smiling Surfing' ONGarekin, beraiekin batera bertan izan diren Alicanteko bi neskek martxan jarritako ekimena izanik.

Surf egiteko 15 oholekin joan ziren bertara. Batetik surfa erakusteko tallerrak garatu zituzten bertan haurrak bere egunerokotasunetik atera eta surfarekiko zaletasuna sortu nahian, inoiz suf ohol bat ikusi ez zuten leku batean. Bestetik, lan humanitarioetan parte hartu dute bertan izan diren bitartean, hango umezurtz-etxeetako azpiegiturak hobetuz, joan aurretik dirulaguntzak lortuz, Igor Gallastegi medikuak azterketa medikuak eginez umeei eta inguruko herrixketan janaria banatuz besteak beste.

Esperientzia eta bertan izandako harrera oso ona izan zen, parte hartzea handia izan zelarik. Umeak, asko umezurtzak, maitasun behar handia zuten, berehala proiektuko partehartzaileekin hartu-emana sortuz eta elkarrekin ekintza ugari burutuz: irteerak, jokoak, surfa eta abar. Korrupzio tramak ere ezagutu dituzte bertan. Bidaiaren diapositiba emanaldia eskainiko dute gaur 18:00eta Gaztelekuan, gazteekin proiektuaz aritzeko.

Gazteentzat oharra

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios