Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Sociedad

AL DÍA
Euskaltzaindiak Haritschelhar omendu du, hamasei urtez hango buru izandakoa
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Euskaltzaindiak Haritschelhar omendu du, hamasei urtez hango buru izandakoa
Andres Urrutia euskaltzainburua eta Jean Haritschelhar, atzoko ekitaldian. [MITXEL ATRIO]
BILBO.DV. Euskaltzaindiak ekitaldi berezia egin zuen atzo bere egoi-tza nagusian: batetik, Euskararen Erakunde Publikoarekin hitzarmena sinatu zuen eta bestetik Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egin zion.
Hogeita lau urtez euskaltzainburuorde eta hamasei urtez euskaltzainburu izan den Jean Haritschelhar omentzeko unea heldu zaiola erabaki du Euskaltzaindiak, beraz. Hainbat erakundetako ordezkariak bildu ziren atzo Euskaltzaindiaren egoitzan, Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak.
Iparraldeko ordezkaritza zabalaz gain, lagun hauek bertaratu ziren: Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria; Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru diputatua; Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria; Miren Dobaran eta Erramun Osa Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako ordezkariak; eta Ana Castro Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia, besteak beste.
Omenaldiari hasiera emateko, Jean Haritschelharri omenaldia izeneko liburua aurkeztu zen. Euskaltzainburu ohiaren omenez Euskaltzaindiak argitaratu duen liburu honetan Akademiaren 33 kidek-euskaltzain oso, ohorezko eta Literatura batzordekidek- hartu dute parte. Horren aurkezpena, Beñat Ohiartzabal buruordeak eta Jose Luis Lizundia diruzainak egin zuten atzokoan.
Beñat Oihartzabalek, omenduak egindako unibertsitate-lana nabarmendu zuen: «Gramatika, eta hizkuntz konparaketa, literatura, onomastika, gizarte eta historia solasak, gai guzietarik, aurkitzen da liburuan». Liburuan, besteak beste, haren bibliografia akademikoa biltzen da, 1960an hasirik 2006 arte. Horien guztien gainetik, Pierre Topet Etxahun koblagileaz egindako doktore ikerketa azpimarratu da.
Gero, Jose Luis Lizundiak, omenduak Euskaltzaindiaren barruan izandako egitekoak deskribatu zituen. Eta ondoren Andres Urrutia euskaltzainburuak liburua eman zion Haritschelharri, eta baita Remigio Mendibururen Casas bombardeadas I eskultura ere, opari gisa.
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS