AZPEITIA
Iraurgiko junior neska-mutilek eta kadete mailakoek Euskal Ligarako txartela eskuan
Asteburuan jokatutako Euskal Ligako txapelketarako partidu erabakiorrak ziren eta Iraurgi Saskibaloi tadekoek hirukoitz istorikoa egin zuten Lan Mobel taldeak ere garaipena lortu zuen Ponferradaren aurka
24.01.08 -

Lan Mobel ISB taldea 6. postuan dago EBA ligan.
AZPEITIA. DV. Danborrak jotzeko moduko asteburua atera zitzaien pasa dena Iraurgi Saskibaloi taldekoei. Hiru partidu garrantzitsuaizan zituzten, bi jokatu zituzten Landetako kiroldegian eta Azkoitikoan, bestea. Eta hirukoitz historikoa lortu zuten: Junior mailako neskek, junior mutilek eta kadete mutilek lan bikaina egin zuten. Beraz, Iraurgi Saskibaloi taldeak hiru formazio kategorietako hiru talde ditu euskadiko sei talde onenen artean
Larunbat goizean ekin zioten partiduei, danbor hotsek girotutako egunean. Lehen norgehiagokan, Kaldereria Zaher taldeko kadete mutilak 72 eta 62 irabazi zieten Mondragon Unibertsitateakoei. Arrasateko joaneko partiduko 8 puntuko desabantailarekin hasi zuten jokoa eta partidua bukatzeko 14 minutu falta zirenean bizkarrean zeramaten desabantaila 7 puntu gehi joaneko partiduko beste 8 puntukoa zen. Dena oso beltz ikusten zen, baina bukaeran partidari sinestezineko bira eman zioten eta ondorioz, Euskal Ligara. Bigarren partida Azkoitian jokatu zen. Bertako kiroldegian Izarraitz Inmobiliariako neskek (Junior Neskak) egin beharreko bakarra Donostian lor- tutako abantailari eustea zen. Eta bai ondo egin ere. 59-49 gailendu ziren itzuliko partidan. Beraz, kanporaketa 21 puntu positiborekin amaitu ostean, hauek ere Euskal Ligan izango ditugu.
Junior mutilek ere beste ho-rrenbeste egin zuten eta partida erabakior hauetako hirugarren saioan, bigarrena Azpeitian, La-sao Altzariak ISB-koek 64 eta 63 irabazi zieten Easo A taldeari. Joaneko partidan lortutako 13 punturen abantaila zuten bere alde. Partidan zehar abantailari heldu zion taldeak 63-64 ko gutxienekora iritsiz. Hauek ere Euskal Ligarako prest.
Lan Mobel ISB
Lan Mobel ISB taldeak hasiera kaskarra eman zion Ponferradaren aurka jokatutako partiduari baina amaiera gozoa izan zuen norgehiagokak eta Sansebastianak ondo pasatzeko moduan eta ospakizunetarako atera ziren kantxatik (90-87).
«Urteak pasa arren ahazten ez diren gertaera horietakoa izan zen. Gertaera horiek dira saskibaloia hain erakargarri bihurtzen dutenak», diote ISBkoek. 5 se-gundu falta zirenean 6 puntugatik galtzen ari zi eta jendea alde- giten hasi zen. Une horretan hiruko bat sartu zuten eta saski azpiko lerrotik ateratzea tokatzen zi-tzaien beraiei 1,5 segundu falta zirenean. Baloia harrapatu eta hirukoa sartzeko saiakeran etxeko jokalariari falta egin zioten. Ondorioz, erlojua 0ra iritsia zenean, 3 jaurkiketa libre Lan Mobelen alde. Sartu beharra zeuden eta Txus Mateok ez zuen hutsik egin.
Hurrengo partida Oviedon dauka Lan Mobelek eta arerio zaila da, Domo Oviedokoak ligako lehenak dira 13 punturekin baina etxekoak bigarren sailkatutik 2 puntutara besterik ez daude eta animoak goian dituztela joango dira.
Emaitza ikusteko dago!




