Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 6 julio 2009

Cultura

asteleheneko hitzorduaalaitz olaizola antzezlea eta antzerki idazlea
«Antzezlan asko daude isil-isilik liburuetan, oholtzara heldu gabe»
21.01.08 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Antzezlan asko daude isil-isilik liburuetan, oholtzara heldu gabe»
Antzerkitik bizitzea ezinezkoa izanik, antzerkirako bizi da Alaitz Olaizola azpeitiarra. Lorezain, kartak partitzen eta beste hainbat langintzatan aritua da, baina an- tzerkia izan du gazte-gaztetatik grina nagusia. Lakrikun taldeak, emakumeentzako eta ikastolako neska-mutikoentzako tailerrek, ia urtero idazten dituen antzezlanek... Horiexek berritzen diote arnasa, nahiz eta antzerki afizionatuaren eremuan, ezta antzerki idazlearenean ere, ez izan gaur egun erraza birikak betetzeko adina oxigeno aurkitzea.
- Antzerkia, oholtzan edo paperaren gainean?
- Bietan, eta dena batera. Eskola garaietan gehien gustatzen zi- tzaidana eszenategi gainera igo- tzen zaren momentuko adrenalina zen, pizgarri hori, emozioa. Gero idazten hasi nintzen eta ikusi nuen modu horretan antzerkira askoz ere lotuagoa sentitzen nintzela. Oso esperientzia aberasgarria zure lana aurrera nola eramaten den barrutik bizitzea.
- Zerk bultzatu zintuen antzerkia idaztera?
- Duela hamar urte Lakrikuneko kideek eskatu zidaten ea lagunduko nien taldearentzako antzezlan bat bilatzen. Ibili ginen bila, baina ez genuen gure beharretara egokitzen zen ezer topatu eta antzerkia gustatzen zitzaidanez eta idaztea ere bai, proba egin nezakeela esan nien. Antzerkia sekula idatzi gabe nengoen, eta irakurri ere gutxi, baina hasi nintzen, buru-belarri jarri nintzen, Ez dira berdinak, antzekoak baizik idatzi nuen, eta orain arte... Nire obra bat eszenategi gainean ikustea izan da agian antzerkiak eman didan inpresiorik handiena.
- Talde jakin baten beharrak kontuan hartuta idatzi izan duzu beti, edo askatu da zure idazketa menpekotasun horretatik?
- Hasierako planteamendua Lakrikunentzat idaztea zen, eta urtero idazten nuen obra bat taldearentzat. Gero hasi nintzen bi urtetik behin idazten, eta bi urtetik behineko horretan inoiz tartea edo inspirazioa edo gogoa aurkitzen banuen hasi nintzen niretzat idazten. Horiek dira gero sariketetara aurkeztu izan ditudan lanak.
- Oso desberdinak al dira ariketa biak?
- Biek dituzte abantailak eta desabantailak. Taldearentzat idazten duzunean badituzu erreferentzia jakin batzuk buruan. Muga ere izan daitezke, baina aktoreak eta baliabideak ondo ezagutzen dituzunez ezaugarri horiei guztiei ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatzen zara. Librean hasi nintzenean ere, hasieran, oso gogoan izaten nituen Lakrikuneko kideak, baina denborarekin joan naiz hori burutik kentzen. Hala eta guztiz ere, gauzak eszenografia aldetik nola bideratu eta baliabide gutxirekin nola moldatu jakiteak asko laguntzen dit idazteko orduan. Gure ohiko martxatik kanpo dauden proposamen ausartagoak egitea gustatuko litzaidake, baina antzerki amateurretik nator eta badira ezagutzen ez ditudan errekurtso asko. Hortaz, normalean antzerki obrak oinarrizko gauzekin burutzen saiatzen naiz, elementu gutxirekin, garrantzia aktorearen lanari eta hitzari emanez.
- Zure esperientzia bikoitzaren arabera, euskarazko antzerkia landu nahi duten taldeek behar bezainbeste testu al dauzkate eskueran?
- Ez dakit zer den asko, ez dakit zer den gutxi, ez dakit zer den behar bezainbeste... Gutxi badira ere, egon badaude. Antzerki talde amateurren kasuan arazoa da hainbeste kide direla eta horientzako lanak behar direla. Lana egokitu behar zaio taldeari. Profesionalen kasua desberdina da; errazagoa dutenez obrara egokitzea, nonahitik har dezakete. Edonola ere, azkenaldian buelta asko ematen dizkiot galdera bati: taldeek gure antzezlanak ez dituzte antzezten ez zaizkielako gustatzen, aukera urria delako edo ez dituztelako ezagutzen?
- Izen handiko sari bat irabazi izanak ez dio hortaz oholtzarako bidea irekitzen antzezlan bati.
- Nire kasuan, Zereko zera Lakrikunekin egin genuen. Clitemnestraren itzulera-rekin, berriz, sorpresa handia hartu nuen, Santo Tomas Lizeoko ikaskeek antzeztu baitzuten. Poz handia hartu nuen 16-17 urteko gazteak nire obra antzezten ikusi nituenean. Lehendabiziko aldiz zen ikusten nuela nire obra bat nire eskuetatik urrun, beste jende batek moldatua. Joanes, itxaropenaren semea, duela bi urte Toribio Altzagan saritua, hortxe dago liburuan isil-isilik, oholtzara iritsi gabe, beste lan asko bezala.
- Pentsa dezakete, agian, literatura dramatikoari eskainitako lehiaketa baterako prestatutako lanak ez duela balio agertokirako.
- Nik uste dut antzerkiaren barruan gabiltzan idazleok beti pentsatzen duela publikoarekin, eszenarekin, alderdi praktikoekin. Alde horretatik, oholtzarako pentsatutako lanak idazten ditugu. Hala eta guztiz ere, lanak Ameriketako ez dakit zein puntatik ekartzen dituzte... Ez naiz nire lanez arituko, baina badaude beste idazle asko, eta lan onak egiten dituztela esango nuke. Posible da norbaitek pentsatzea saritutako lanek ez dutela eszenarako balio, baina nik askotan pentsatzen dut ez dituztela ezta irakurri ere egiten. Oro har, harremana falta da idazleon eta antzerki taldeen artean. Nik, esate baterako, ez dut bakarrik faltan ematen nire lanak antzeztea. Faltan ematen dut honetaz gehiago dakitenek gure lanak irakurtzea, aztertzea, deitzea eta esatea ea zer iruditzen zaien, zer dagoen ondo, zer gaizki...
- Euskal Idazleen Elkartearen 'Kalegats' aldizkariak berriki izan du hizpide gaia, askoren iritziak bilduta. Zer deritzozu?
- Galdera horiek zenbait aldiz egin izan ditugun kontuan hartuta, uste dut tokatzen zitzaiola gaiari horrelako foro batera iristea. Azkenean, denok ondorio berdintsuetara iritsi gara, eta nik jaso dudan inpresioa izan da agian harreman estuagoa izan beharko genukeela antzerki taldeek eta idazleok.
- Beraz, beste kasu batzuetan sariek mesede egiten dute, baina antzerkiarenean ez dirudi halakorik gertatzen denik. Antzezlan saritua iristen da liburura, eta hantxe geldituko da...
- Hori horrela da, baina sariek alde onik ere badute. Sari bat irabazi eta gero agian etorriko zaizkizu Ibarrako edo beste herriren bateko emakume batzuk «guretzat zergatik ez duzu obra txikiren bat idazten» eskatuz. Idazle moduan, norbait animatuko da ziru zerbait eskatzera, baina lan saritua hor geldituko da, liburuan. Antzerkia liburuan egotea ez da txarra, paperean denak ondo ematen du, baina nik pentsatzen dut antzerki lan baten helburua eszenatokira heltzea dela, hori baita bere leku naturala. Liburutik pasa behar du taldeengana, berdin dio profesionalak, afizionatuak edo eskoletako taldeak izan, eta haiek landu behar dute azkenean. Guk ere agian ez dugu ahalegin handirik egiten. Sariarekin batera liburu mordoa jasotzen dugu, eta baliteke ez egitea taldeei bidaltzeko urratsa, baina beraiek ere badakite edo jakin beharko lukete hor daudela.
- Maila pertsonalean, etsipenaren aurkako txertoa al dira sariak?
- Etortzen diren sariak pozik hartzen dituzu, baina hortxe jarraitzen duzu, eta azkenean galdetzen diozu zure buruari ea zertarako balio duten. Nik askotan esaten dut ez dudala gehiago idatziko, baina hitzari ez diot eusten. Antzerkia jatea bezala da niretzat, dena daukat antzerkiaren inguruan. Dena den, urteak aurrera doaz eta ez dakit zenbait denbora gehiago eman ahal izango diodan antzerkiari nire bizitzako ametsa bezala. Antzerkitik bizitzea ezinezkoa denez, gustatuko litzaidake beste gauza batzuk probatzea, gidoigintza edo...

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS