Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2009

Local

Estás en: diariovasco.com > Local
TOLOSA
Jendetza bildu zen Bedaioko lehenenengo azoka berezian
Baserritarrek asko saldu zutela zioten antolatzaileek
18.12.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
BEDAIO. DV. Asko harritu egiten da Bedaio Tolosako auzoa dela esaten zaionean. Izan ere, ez du lotura geografikorik Tolosarekin, eta urruntasun horrek eraman du neurri handi batean beste edozein herriren gisan jardutera.

Horren adibide dugu igandean ospatu zen Bedaioko I. Azoka Berezia. Hitz bakar batean laburbildu daiteke han ikusi eta bizitakoa: arrakasta. Bedaioko kaskoa ikustea ahalbidetzen duen bihurgunera iritsi baino beherago zeuden jada autoak bide bazterrean aparkatuta (1,5 kilometroko ilaran). Eta autoa aparkatzea lortu ondoren ibilalditxo bat egin eta herrigunera iritsitakoan baieztatu ahal izan zuten bisitariek aurretik pentsatzen hasi zirena: sekulako jendetza zegoela bertan, alegia.

Animaliek egin zieten ongietorria bisitariei: idiak, ahuntzak, oiloak, ardiak, txakurkumeak, untxiak... Gainera, aurretik prestatua balego bezala, ahuntz batek antxume parea izan zuen hantxe bertan. Zaldiek ere ez zuten hutsik egin azokan, eta hauen inguruan, Eñaut Balerdiren lana aipatu behar da, jende ugari inguratu baitzen perratzaile lanak gertutik jarraitzera.

Behin animaliak agurtu ostean, pilotalekua zen bisitatu beharreko hurrengo gunea. Era guztietako produktuak bertan: barazkiak, frutak, txorizoak, odolkiak, gaztak... Horrez gain, saskigileen eta artilea hari bihurtzen zuten edo altzariak zaharberritzen zituzten eskulangileen lana ere ikusi ahal izan zen, beste hainbat artisauren artean.

Azokan parte hartu zutenen %95 Bedaio bertakoak ziren. Hauez gain, Aldaba Zaharretik eta Matxinbentatik ere etorri zen ordezkaritza.

Antolatzaileak pozik

Hasieran aipatu bezala, Bedaion ospatzen den lehenengo Azoka Berezia izan zen herenegungoa, eta antolatzaileek ez zuten espero halako jendetzarik. «Oso pozik gaude», adierazi zuten Bedaioko Artubi Elkartetik. «Arrakasta handia izan zuen, ez genuen espero hainbeste jende hurbilduko zenik».

Horrez gain, baserritarrek asko saldu zutela zioten. «Normalean horrelako azoketara jendea erostera baino gehiago ikustera joaten da, eta hori kontuan hartuta esan genezake igandekoan asko saldu zela. Gehien saldu ziren produktuen artean saskiak eta loreak leudeke, besteak beste».

Erakusgai zeuden produktuez gain, taloen salmenta ere aipatu beharrekoa da. «100 kilo arto ekarri genituen taloak egiteko, eta ia guztia amaitu genuen», zioten antolatzaileek. Egiari zor, ezin aipatu gabe utzi taloak benetan bikainak zeudela. Gaztainak ere erre zituzten igandeko azokan.

Horrez gain, bi txerrikume zozketatu ziren igandean Bedaion eta zenbaki saritua 413 izan da. Irabazleak honako zenbaki hauetara dei dezake: 620199166 (Jon) edo 653019371 (Joxe Mari). Jabea abenduaren 31 baino lehen agertzen ez bada, Bedaion geldituko omen da txerrikume parea.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS