GETARIA
Santo Tomas ospatzeko taloak eta txorixoa izango dituzte bihar Getarian
14.12.07 -
GETARIA. DV. Gure Txeruk antolatuta, eta Getariako Gaglo Gaztelekuko gazte eta hezitzaileen laguntzarekin, Santo Tomas jaia ospatuko dute getariarrek bihar eguerdian herriko frontoian.
Herritarrek taloak eta txorixoa dastatzeko aukera izango dute, edo nahiago dutenek txorixo pintxoak, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara Gure Txeruk frontoian kokatuko duen postuan, edaria ere izango delarik. Bertan, Txeruko kideekin batera Gaglo Gaztelekuko gazteak izango dira taloak prestatzen, hauek tailerra egingo dutelarik frontoian bertan Txeruko haurrekin taloak prestatuz. Honetaz gain, Gaztelekuko gazteek festa girotzen lagunduko dute, bertako sei bat neska trikitixarekin arituko direlarik frontoian goiz guztian zehar.
Santo Tomasak aurreratuta ospatzearena ohitura bilakatu da Getarian, duela 4-5 urte Txerukoek dirua biltzeko sortutako ekimena izanik. Gaztelekuarentzat, aldiz, festan parte hartzen duen lehen urtea izango da hau, abenduaren 22an Gaztelekuak bere lehen urtea beteko duelarik.
Bihar Gaztelekua itxita
Biharko Santo Tomas jaia Txerukoekin batera ospatzeko Gaztelekuak bere ordutegia aldatu behar izan du, festa goizez izanik arratsaldean itxita izango delarik. Gaur eta igandean, berriz, ohiko ordutegian zabalduko da, Gabonetako apaingarriak egiteko tailerren bigarren zatiari ekinez. Gaur ere lagun ezkutuaren zozketa egingo dute bertan.