hondarribia
Saindua gaztelekuak Gabonetako Txapelketan parte hartzeko epea zabaldu du
Prestaturiko ekitaldiak hamabi eta hamasei urte bitarteko neska-mutilei zuzendurik doaz

HONDARRIBIA. DV. Saindua Gaztelekuak eta Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko udal Zerbitzuak Gabonetako Txapelketa antolatu dute. Ekimena abenduaren 26tik 28ra ospatuko da eta hamabi eta hamasei urteko neska-mutilei zuzendurik doa.
Txapelketa honetan parte har-tzeko sei lagun osaturiko talde mistoa (hiru neska eta hiru mutil) beharrezkoa da. Gainera, aurkezten diren froga guztietan parte-hartzea derrigorrezkoa izango da. Honen bidez, taldekide baten hutsunea betetzeaz taldea arduratuko da antolatzaileei aldaketaren berri emanez.
Talde bakoitzak bere taldea bereiztuko duen osagarri bat eraman beharko du txapelketa osoan zehar.
Norgehiagokak goizez 10.00etatik 13.00 etara eta arratsaldez 17.00etatik 21.00ak arte jokatu dira. Aurreneko egunean goizean Futbol 5 txapelketaren aurkezpena egingo da eta arratsaldean Mihiluze ETBko lehaikateren saioko frogak.
Biharamunean taldeek beraien indarrak neurtuko dituzte goizaldean zehar herri kiroletako hainbat modalitatean parte hartuz. Bazkaldu ostean beste froga moeta ezberdinei aurre egin behar izango dituzte, hau da, dardoak, futbolina, Conecta 4 eta play station 2.
Azkeneko egunean goizean 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute. Arratsaldekan Gabon Txapelketari amaiera emango zaio sari banaketa eta espreski prestaturiko jaialdiaren bidez. Garaileek eta bigarren saria eskuratzen dutenek garaikurra eta gaztelekuan antolatutako ekintza batean doan abiatzeko txartelak eskuratuko dituzte.
Izena emateko epea Saindua gaztelekuan hilak 19arte zabalik egongo da arratsaldez (17.30etatik 21.00etara). Telefonoa: 943643198.
Kartelaren egileak
Martin Unzueta eta Erik Gonzalez txapelketaren inguran antolaturiko kartel eta izena lehiaketaren garaileak suertatu dira.
Honenbestez ekimen honen izena ofiziala Gabonetako Txapelketa izatea erabaki da.