EZKIO-ITSASO
Kontrapunto bikoteak 'Un perro escondido' antzezlana dakar Santa Lutzia auzora
Hitzik gabeko antzezlan hau ostiral arratsaldean eskainiko da
11.12.07 -

EZKIO-ITSASO. DV. Ostiral honetan, hilak 14, berriro ere izango dugu antzerkia Santa Lutzia auzoko kultur etxean, bertan kokatzen den liburutegian hain zuzen, antzezlan hau Ezkio-Itsasoko Udalaren eta Liburutegiaren eskutik datorrelarik.Antzezlan berezi hau arratsaldeko 6:30ean hasiko da. Zergatik berezia? Antzezlana ez delako ez euskaraz ez gaztelaniaz, mutua baizik! Baina mutua izateaz gain pianoren soinu goxoa entzuteko aukera egongo da bertan ere.
Antzezlan honen izenburua Un perro escondido edo Txakur bat ezkutatuta da eta Ezkio-Itsasora Kontrapunto bikotearen esku dator.
Donostiako bikote honek Asvinenean, Adunako arte eszenikoen laborategian, poltsikoko antzerki-lehiaketan epaimahaiaren saria irabazi zuen clown oinarria duen obra honekin. Beraz, benetan ona izango delakoan herriko bizilagun guztiak gonbidatzen dira honetara, bai gazte bai heldu, arratsalde polita eta desberdina igarotzeko asmoz.
Antzezlana laburra izango da, hau ordu erdi aldeko iraupena izango duelarik. Dena den, eta izango den ordua kontuan hartuz, antzezlan hau amaitu ondoren eta eguna lagunartean eta pozik bukatzeko, kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da liburutegian bertan.