Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Jueves, 2 octubre 2014

Sociedad

AlDia
BEHOBIA DONOSTIA 07
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Gaur da hilabete Behobia-Donostia lasterketa korritu zela: korrikalariak izerdi pa-tsetan zopa, ikusleak umore onez lepo, bazterrak euskal musikaz blai Denek, ordea, ez zuten horrela begietsi. Eder ala itsusi, zein begik ikusi. Korrikalarien artean bi kazetari gaizto ziren, Madrildik «egia esango omengoka» etorriak. Berean itsu eta guretara gor, ikustera etorri ziren huraxe ikusi zuten bidean. Biharamunean, mihi bisardez, El Mundo-n atera zuten kronika ernegagarri faltsu pozoiez betea: euskarari burla, giroari lerdea, jendeari iraina.

Hamar eta gehiago urtean bezala, gure lehengusu Iñaki Esnaola ere atera zen, Joseba Sagarna eta lagun debarrekin. Baina aurten, «Debako Erraldoiak» taldekoak direnez denak eta soinketa- -irakasle batzuk, pentsatu dute bi buruhandi hartuta ateratzea bi eskabideokin: «Praileaitz» eta «Gorputz-hezkuntza: ordu murrizketarik ez!». Pen-tsatu eta egin. Gainera, adarra jotze aldera, entrenamendu faltaz etxean geratutako koadrilako biren izenak eraman zituzten bularrean: Mikel eta Joxemi. Zer ikusi dute bi kazetari gaiztoek? Non gogoa hartu, han zangoa sartu. Eta nola! To: «Parece un espectáculo de gigantes y cabezudos, pero no lo es. Son los nombres de dos etarras ausentes, glorificados como gudaris de la patria vasca. Sinpatizantes terroristas correrán con este armatoste para engordar la maquinaria publicitaria del terror». Itzulezina da: berean dira hitzok pozoi.

Doilorkeria franko gehiago gainera gero... Honela ikusten duenak Behobia-Donostia bertatik, atera kontuak nola gaituen begiratzen urrutitik! Ziraunak bezain itsu gaituzte (b)egiesten, sugegorriak bezain pozoitsu heltzen. Madarikatuak.
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Vocento
SarenetRSS