Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Sociedad

BAI HORIXE
Alaitasunaren arinkeria
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Askorentzat alaitasuna bihotzeko arinkeria da, bizi dugun momentuaren latzari ez dagokion fribolitatea. Serio egoteko, are triste edo kezkatuta egoteko, sobran omen daude arrazoiak. Alaitasunerako, berriz, pisuzko arrazoiak behar omen dira, arrazoi adierazgarriak edo, gutxienez, data seinalatuak.

Egun horietan alaitasuna, berriz, nahi-ta-ezkoa da, arauzkoa, benetakoa nahiz antzeztutakoa izan. Hori da, hain zuzen datozen festen adierazgarri nagusietako bat, anaiarteko bilerak, janari eta edari ugari. Eta alaitasuna. Festa hauetan alaitasuna kez du alaikeria bihurtzeko arriskurik.

«Ikusiko dek aita barrezka, ama ere poz eta atseginez». Hori da, kanta zaharraren arabera, semea etxera deitzeko arrazoi nagusia, hori eta gaztaina ximelak, baina gaztainak sarritan jaten ziren, egunero seguru aski. Alaitasuna, berriz, salbuespena zen, gabonetan bakarrik gertatzen zena, beti ere kanta zahar horren arabera.

Ezaguna da kontu hauetan ere desberdintasunak daudela herrialdeen arabera, kulturen arabera. Baina kalean zoazenean jendearen aurpegiari begiratzen badiozu, hemen edo Kontxintxinan, nekez ikusiko duzu inor irribarrez, nor bere baita doanean beti serio egon behar balu bezala, barruan irribarrerako aitzakiarik ez balego bezala.

Hori da, nonbait guztiok praktikan jartzen dugun teoria. Gero, bizitzan zehar zure bidean pertsona alai bat topatzeko zoriona suertatzen bazaizu, batez ere alaitasuna kutsatzen dakiten horietakoa bada, ez duzu pentsatuko arinkeriaren menpe dagoenik. Alderantziz, ahaleginduko zara pertsona hori zurengandik hurbil mantentzen, berarengandik ikasten.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS