Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Pasaia Errenteria

OIARTZUN
Udalak kale-argiztapen apaingarriak jartzea erabaki du era neurtuago batean herritarren iritzia kontutan hartuz
09.12.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Udalak kale-argiztapen apaingarriak jartzea erabaki du era neurtuago batean herritarren iritzia kontutan hartuz
Iaz Udalak jarritako Gabonetako argiak. [EGARRIZ]
OIARTZUN. DV. Energiaren erabilera arduratsuaz kezkatuta, azken lau urtetan Gabonetan apaingarri gisa jarri diren argien inguruko hausnarketa zabaldu eta herritarren iritzia zuzenean jasotzea zuen helburu oiartzuarrei igorritako galdeketak.

Parte hartzeari dagokionez, 110 oiartzuarrek igorri diote bere iritzia Udalari, horien artean bai iritzi indibidualak baita kolektiboak ere aurki daitezke (elkarteak, familiak, taldeak...). Zentzu honetan, Udalak positiboki baloratzen du oiartzuarrek ekimen honen aurrean izan duten jarrera aktiboa eta eraikitzailea, izan ere galderari erantzun ez ezik proposamen eta ideia ugari luzatu baitituzte. Bestalde, herritarren artean energiaren inguruko hausnarketa piztu izana ere garrantzitsutzat jotzen du Udalak.

Jasotako iritziei helduz, hiru erantzun mota bereiz daitezke: Argiak jarri behar dira, herria alaitzen baitute; Argiak bai, baina: kontsumo gutxiko bonbilekin, egun gutxiagoetan (Santo Tomasetik aurrera), eta ordutegi mugatuarekin; Ez dira argiak jarri behar, beharrezkoa ez den gastu handia suposatzen dutelako eta kontsumoa nahiz energiaren xahutze alferrikakoa areagotzen duelako.

Proposamen eta ideiei inguruan zerrenda luzea osatu dute oiartzuarrek eta bertan denetatik topa daiteke, bai argiak jartzearen aldekoak baita kontrakoak ere, hona hemen batzuk: auzoetan "naximientuak" jartzeko aprobetxatu; erriko komertzioen arteko erakusleiho lehiaketa; kontsumismoaren aurkako kanpaina bultzatu, sentsibilizazioa; -argiak beharrean musika jartzea, Gabonetako euskal kantuak; argietan gastatzen den dirua Ongizatera bideratu; Olentzero erraldoi bat jartzea plazan; trukerako azoka handi bat antolatzea eta honelako galdeketak maizago egitea

Udalaren iritziz, ez litzateke jarri beharko kale-argiztapen apaingarririk, behar artifizial berriak sortzen baikoaz etengabe. Herri-Administrazioak adibidea eman behar du efizientzia eta aurrezpen energetikoaren gaian, eredugarriak izanik, bai energi baliabideak aurrezteko momentuan bai klima-aldaketaren aurrean dugun erantzukizunaren aldetik.

Herritarren iritzia kontutan hartuz ordea, Udalak kale-argiztapen apaingarriak jartzea erabaki du, baina era neurtuago batean, hau da, kopurua murriztuz eta piztuta egongo diren denbora mugatuz.

Honez gain, neurri konpentsatorio ezberdinak martxan jartzea aztertzen ari da Udala, energiaren gaiari sakontasunean heltzeko eta ez dadin soilik Gabonetako argietara mugatu (udalerriko argiztapen orokorraren azterketa egitea eta desorekak konpontzea, kale eta herri-argiztapenaren kutsadura luminikoaren eta bere efizientzia energetikoaren azterketa kontratatzea...)

Bestalde, galdeketa honetatik beste ondoriorik ere atera daiteke, izan ere gai honekin zerikusia ez zuten hainbat galdera edo zalantza luzatzeko aprobetxatu baitute herritarrek. Hori dela-eta, herriko erabakietan herritarrek parte-hartu ahal izan dezaten bideak irekitzeko konpromisoa adierazi du Oiartzungo Udalak.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS