Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 3 diciembre 2008

Costa Urola

USURBIL
Judo taldeak goi mailan jarraitzen du
Euskadiko txapelketan eta Mieresen emaitza onak lortu dituzte
09.12.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Judo taldeak goi mailan jarraitzen du
Errenterian jokatu zen senior mailako Euskadiko txapelketan domina ugari eskuratu zituzten Usurbil Judo taldeko kideek. [KORO ARRATIBEL]
USURBIL. DV. Usurbil Judo Taldeko kideek hara eta hona jarraitzen dute. Azaroaren 25ean senior mailako Euskadiko judo txapelketa izan zuten eta 15 dominekin itzuli ziren etxera. Joan den asteburuan, berriz, Asturiasko Mieres herrian jokatu zen VIII. Torneo Villa de Mieres txapelketan izan ziren infantil mailatik hasi eta senior maila bitarteko judokak eta hemen ere emaitza onak lortu zituzten.

Errenterian izan zen azaroaren 25ean senior mailako Euskadiko Judo txapelketa. Azken urteetan nagusi izan dira herriko judokak honelako txapelketetan eta aurten ere ez dute hutsik egin. Esteban Arrillagak zuzendutako taldearentzat ohikoa bihurtu da domina sorta batekin etxera itzultzea. Mutilek erabateko nagusitasuna erakutsi zuten, maila batean izan ezik, beste guztietan urrezko dominak lortu baitzituzten. Neskak ere ez ziren atzean gelditu eta 4 urrezko domina eskuratu zituzten.

Mutilei dagokionez, -81 Kg. izan zen lehen postua lortu ez zuten maila bakarra, ordezkaririk ez baitzuten izan bertan. Gainerantzeko mailetan Euskadiko txapeldun izan ziren eta bi azpitxapeldun ere izan ziren. Andoni Aizpurua (-60 Kg.), Ibai Peña (-66 Kg.), Xabier Urkizu (-73 Kg.), Egoitz Mora (-90 Kg.) eta Mikel Ponga (+100 Kg.) izan ziren urrezko domina lepoan jartzea lortu zutenak. Aitzol Arrospidek (-73 Kg.) eta Josu Arrutik (+100 Kg.), berriz, 2. postuarekin konformatu behar izan zuten.

Emakumezkoak ere emaitza onak lortu zituzten Errenterian izan zuten hitzorduan. Jokoan zeuden 7 mailetatik bostetan garaipena lortu zuten Usurbil Judo Taldeko judokek. Oiana Blanco (-48 Kg.), Aiora Arrillaga (-52 Kg.), Jessica Romero (-78 Kg.) eta Mari Jose Sardon (+78 Kg.) izan ziren garaileak eta Sara Quijanok (-63 Kg.) eta Nerea Arrutik (-70 Kg.) brontzezko dominak eskuratu zituzten.

Villa de Mieres torneoa

Bestalde, abenduaren 1ean VIII. Torneo Villa de Mieres txapelketan parte hartu zuten infantil, kadete, junior eta senior mailako herriko judo taldeko judokek. Asturias, Kantabria, Gaztela Leon, Valentzia eta Euskadiko judokak izan ziren txapelketa honetako protagonista nagusiak, 271 partehartzaile izan baitziren bertan, eta tartean ziren Usurbil Judo Taldeko adin desberdinetako 35 judoka ere, Asturias aldean tatami gainean beraien abilezia erakutsi nahian.

Esteban Arrillagaren esanetan emaitza onak izan dira orokorrean. «27 domina lortu genituen, urrezkoak 10, zilarrezkoak 8 eta brontzezkoak 9. 15 eta 20 urtez azpiko mailako judokak maila oso ona eman dute, baina seniorrak eta 17 urtez azpikoak daukagun mailaren azpitik ibili dira. Hala ere, gure helburuak bete dira. Elkarbizitza ekitaldi polita izan da eta giro bikainarekin gainera». Aipatzekoa da 15 urtez azpikoetan Beñat Aburuza eta Borja Elizalde usurbildarrek +66 Kg. mailan lortutako lehen eta hirugarren postuak. Azkenean usurbildarrak izan ziren, Judo Aviles taldearekin batera, urrezko domina gehienak eskuratu zituztenak, bi taldeek 10 urrezko domina eskuratu baitzituzten. Hala ere, Usurbil Judo Taldeak Asturiasko taldeak baino zilarrezko domina gehiago eskuratu zituen pasa den igandeko lehiaketan.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS