MUTRIKU
4. nekazal biodibertsitate feriaren inguruan ekintzak izango dira aste osoan zehar
09.12.07 -
MUTRIKU. DV. Mutriku Natur Taldeak antolatutako 4. biodibertsitate feriak hainbat ezaugarri izango ditu aurtengoan, lehena aste osoan zehar izango direla ekintzak eta bigarrena berriz igandean izango diren erakusketa, tailerrak eta dastaketak. Astea, abenduaren 12an asteazkenez hasiko da, Errezil herrian 'Atala' kultur elkarteak burutu duen ekintza baten berri ematen duen ikusentzunezkoa eskainiko dutelarik. Bertan gariaren prozesu guztia erakutsiko dute, ereinketatik hasi eta errotaraino. Ostegunean berriz, Neiker-Tecnaliako zuzendaria den Natxo Ruiz de Galarretak hitzaldia eskainiko du argituaz nola duela hamazortzi urte bera ibili zen bertako arto mota desberdinak ezagutu, aztertu, gorde eta hobetzen. Ostiralean berriz Mikel Galparsoro okinak ogia egiteko sekretuak argituko ditu, besteak beste hegoaldeko eta iparraldeko ogigintzan dauden desberdintasunak azalduko dituelarik. Hitzaldi hauek Zabiel kultur etxean, arratsaldeko 7etan izango dira, bertara edonork joan daitekeelarik, baina bereziki honetaz hainbat dakiten adinekoi luzatzen zaie deia.
Tailerrak
Ogia egiteko aukera ere izango dute umeak. Ogi masa Potero eta Panaderiberri okindegietan jasoko dute txandaren arabera, eta bertako labetan egositako ogia partituko zaie gero ume guztiei. Ogia egiten dagoen bitartean, ogiak nolako garrantzia duen gure dietan eta elikadura orekatuan argituko zaie bertan bildutakoei.