Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Costa Urola

COSTA UROLA
Zilarrezko Q saria lortu du Oteitza Lizeo Politeknikoak , bere kudeaketagatik
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Zilarrezko Q saria lortu du Oteitza Lizeo Politeknikoak , bere kudeaketagatik
Oteitza Lizeo Politeknikoan 500 gazte inguru dabiltza ikasten.
ZARAUTZ. DV. Ez da Antoniano Ikastetxea zilarrezko Q saria jaso duen bakarra Zarautzen aurtengo Euskalit-eko deialdian. Oteitza Lizeo Politeknikoa ere sari berberaren jabe da. Iazko ikasturtean banatu zen lehen frantziskotarren jabetza zuen Antoniano Ikastetxe Politeknikoa. Jakina den bezala, ikastetxe hau bitan banatu zen, bere jabetza bi fundazioetan geratu zelarik.

Oteitza Lizeo Politeknikoaren jabetza duen Bitoriano Gandiaga Fundazioan, frantziskotar eta Antoniano Ikastetxeez aparte, Zarauzko Salbatore Mitxelena eta Orioko herri Ikastolak, eta bertako guraso eta langileek ere parte hartzen dute, beraz sari hau guztiena dela esan dezakegu. Zorionik beroenak denentzat.

Errekonozimendu honekin, Lizeoak duen kudeaketa sistema aurreratua, eta sistema hau etengabe hobetzeko egiten ari den ahalegin guztiak saritzen ditu, bere ikaskuntza irakaskuntza kalitatearen adierazle bat delarik.

Sari hau jaso arren, Ikastetxeko zuzendaritza berria jakitun da ordea, «nahiz eta Lizeoaren kudeaketa sistemak eta bertako langileek indar gune asko izan, oraindik ere, hobekuntza arlo desberdinak planteatzen zaizkigula. Beraz, sari hau, etengabeko hobekuntza lan horretan jarraitzeko pizgarri gisa hartzen dugu», dio Patxi Ostolaza zuzendariak.

Abenduaren 20an

Sari hauen banaketa Barakaldoko BEC-eko instalakuntzetan izango da abenduaren 20an. Bertan Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Antoniano Ikastetxekoez gain, aurtengo deialdi honetan saritutako beste ikastetxe, erakunde eta hainbat enpresa egongo dira. Lizeoko zuzendaritzak, bestela ezin duela eta, bertako langile, guraso, ikasle eta aginte organoetako kide guztiei, eta nola ez, beraiekin egun seinalatu horretan egon nahi duen edozein zarauztarri, gonbidapena luzatu nahi dio. Norbaitek ekitaldi horretan parte hartu nahi izanezkero, hurrengo asteazkenerako, abenduak 5, Lizeoko idazkaritzan izena eman dezakezue. Autobusa antolatzekotan dabiltza sari banaketako festara joan ahal izateko.

Oteitza Lizeo Politeknikoaren aginte organoek eta bertako zuzendaritzak herritar guztiei zabaldu nahi diete bere esker ona, apustu eta proiektu berri bat izanik, Lizeoak jasotzen duen atxikimendu guztiagatik. Egun, bostehun bat ikasle, hirurogei bat langile eta berrehun bat familia inguru daude Lizeoan inplikaturik. Horretaz gain, aipatutako Orioko Herri Ikastola eta Salbatore Mitxelenakoak, herriko beste ikastetxe, Udala, Mankomunitatea, ehundik gora enpresa eta abar luze batek laguntzen dute Oteitza Lizeo Politeknikoa dena egiten. Horientzat ere bereiziki nahi dute bere eskerrona luzatu bertako gidariek.

Eta ezin honelako momentu pozgarri batean praileak aipatu gabe utzi. Beraiek izan dira hainbat urtetan honen guztiaren lehen hazia, oinarria eta zutabea. « Har ezazue Lizeoko guztiengandik gure omenaldirik xumeena. Izan zinatelako gara eta ez gara ahazten. Zuek emandako testiguak esku onetan jarraitzen du», esaten du Patxi Ostolazak.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS