BAI HORIXE
A, cujunautak
Txinatarrak Realera etortzea ez da hain harrigarria. Azken batean, eurek asmatu zuten futbola. Bai, badakit ingelesei zor diegula gaurko futbol modernoa, baina, aurrekariei begiratu bat emanez gero, hortxe agertuko zaizkigu txinatarrak. Bide batez, beraiei zor dizkiegu mendebaldearen garapenean giltzarri izan diren asmakizunetako asko, iparrorratza, bolbora, papera edota inprenta, kasu. Bada, aipatu hauei futbola gehitu behar zaie.
Antza denez, duela 2300 urteko Txina zaharrean cuju izeneko joko batekin entretenitzen hasi ziren. Mandarineraz, «pilota bati ostikoak jotzea» esan nahi omen du hitzak, cuju-k alegia. Hamarnako bi taldetan banatzen ziren jokalariak eta, hankak erabiliz, larruzko pilota bat sartzen saiatzen ziren sare baten zulotik, gehienetan altuera jakin batean jarrita zegoena. Song dinastian oso joko ezaguna izan zen cujua, hala gortean nola kalean jokatzeraino. Orduantxe sortu zen lehenbiziko taldea, yuanshe izenekoa. Orduko cuju jokalariek bazuten gaurko futbol jokalariekin antzik. Fitxaketak ere baziren, gaurkoak baino korapilatsuagoak. Batetik, formulario piloa bete behar zen jokalarien datuekin; bestetik, gaitasun froga bat ere egiten zitzaien cujunautei: gutxienez 100 takada jo behar zizkioten baloiari lurra jo aurretik.
Duela urte gutxi, marketing kutsu handia zuten adierazpen batzuetan, futbolaren jatorria cujua zela esatera iritsi zen Joseph Blatter FIFAko lehendakaria, ekonomikoki gero eta indartsuagoa den merkatu txinatarrari keinu eginez.
Beste kontu bat da estadioari izena aldatzea. Esaera zaharraren arabera, izenak ematen du izana. Gaur egun, zuzenagoa da esatea diruak ematen duela.