Talde bakoitzak bere o aiak jarri zituen akatsik ezaguntzen ez duen errezeta bat martxan ipintzearren, tolosarren aldetik, defentsa bortitza eta errentagarritasuna, durangokoen partetik aldiz, presioa eta erritmoa. Kalitate izpiak eta txinparta ordea, proportzio berean erori ziren bi taldeen eskutik, guzti hau eltzera bota eta 40 minututan zehar bero-tzen jarri ostean, aparteko ikuskizun bat eskeini ahal izan zi-tzaion Usabalera hurbildutako zalegoari.
1 eta 0 aurreratu ziren hori- txoak Saldias kapitainak zuzenduriko kontraeraso bati Otxoa gazteak bultzakada aparta eman ondoren, kanpotarrek 1 eta 1-eko berdinketa lortuagatik, Otxoak beste behingoz eta Saldiasek azken segunduetan, 3 eta 1-eko emaitzarekin itxi zuten aldageletarako bidea.
Bigarren zatian, Telletxeak aldea areagotu zuen albotiko jaurtiketa bat jokalari bizkaitar batek bere atean sareratzearen ondorioz. 4 eta 1-eko emaitzak itxura polita hartu arren, anitzak ziren oraindik jokatu beharreko minutuak.
Aurkariak gainetik, Nazional A mailatik jaitsi berria eta talde aski ezaguna izaki, ez zirudien arratsalde baketsu bat parteka-tzeko gonbidaturik aproposena, aurreikuspen baiezkorrenek ere azken segundurarte borrokatutako garaipen bat baino ez bai- tzuten iragartzen.
Penalti argi batek 4 eta 2-ko azken emaitza baimendu zuen 8 minutu faltan, tarte horretan ten-tsio haundia, jokaldi eztabaidatuak eta milaka aukera gertatuagatik, etxean gelditu ziren azkenean 3 puntuak.
Harmailetako zirrikituetatik begira, 'Andrex-Maldini' luxuzko ikuskatzailea antzeman ahal izan genuen, xehetasunik galdu gabe bere datu basea elikatzen jarraitu eta bi taldeen azterketa zehatz-mehatza borobiltzeko asmo etengabean. Ohar aberatsak hartzeko norgehiagoka aproposa aukeratu zuen oraingoan.
Larunbatean, Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Arribilaga, Telleria, Telletxea, Saldias, Otxoa, Zabala, Yustos, Gil, Barriola, Murgi, Ekhi eta Domentxe izan ziren garaipenaren errudunak. Harrobiari dagokionez, Horrilloren mutilek 5 eta 4 galdu zuten norgehiagoka parekatu baten ondoren.





