Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 23 mayo 2012

Alto Deba

ANTZUOLA
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala kaleratu du Udalak
Salaketa egin eta biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du «gure udalerrian ere irauten duen gaitza baita»
27.11.07 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala kaleratu du Udalak
ANTZUOLA. DV. Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan Antzuolako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. «Salaketa egin nahi du» Udalak eta «biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure udalerrian ere irauten duen gaitza baita».

Zera dio, besteak beste: «Gaur egun ere -askotan ez konturatu arren- neska eta mutilak tratatzeko eta hezitzeko modu desberdinak erabiltzen ditugu. Ondorioz, generoaren araberako rol bereiztuak ikasten dituzte bizitzan zehar. Ikasketa honen ondorioz, emakumeen menpekotasuna normaltzat hartu eta barneratzen dute. Ideia honekin gizon eta emakumeen arteko diskriminazioa sozialki legitimatzen eta justifikatzen da».

Adierazpenak azpimarratu duenez, «gizarte bezala dugun desafioa herritar autonomo, aske eta besteekiko ardura dutenak sustatzea da, harreman afektibo eta sexual osasuntsuak eta arduratsuak, pertsona bezala era integralean garatzeko eta gizarte justuagoa eraikitzeko».

Udalak konpromisoa ere hartu du «berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktiboa garatzeko, arreta berezia jarriz gazte eta nerabeen arteko biolentzian eta harreman desegokian».

Mizpirualde

Bergarako Mizpirualde egoitzara bisitan joaten den taldeak bilera du gaur arratsaldeko seietan jubilatuen lokalean. Parte hartu nahi duen edozeinek ditu zabalik ateak.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS