Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 22 noviembre 2008

Comarca

Estás en: diariovasco.com > Local > Comarca
astigarraga
Astigarragako parrokiak meza bakarra ospatu zuen joan zen igandean
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Astigarragako parrokiak meza bakarra ospatu zuen joan zen igandean
Astigarragako Musika Eskolako Abesbatza mezan zehar. [LAURI]
ASTIGARRAGA. DV. Joan zen igandean meza bakarra ospatu zen Astigarragako parrokian. Aurrez egin izan zuten bezala, larunbateko meza eta igandetan izaten diren hiru mezen ordez, bakarra egin zen, goizeko 11:00etan parrokian. Honen helburu nagusia, Astigarragako kristau elkartearen loturak sendotzea da eta guztiok elkartzeko modua egitea.

Bertan, 2007-2008 ikasturte honetarako Astigarragako kristau elkartean dituzten lan nagusien berri eman zen. Hauek dira lan hauetako batzuk: Pastoral Barrutiei dagokionez, Astigarragako parrokia Hernaniko parrokiekin hasiko da elkarlanean, ekintza berri eta ebanjelizatzaileagoak aurrera eraman ahal izateko. «Indarrak bateratzea garrantzitsua da une hauetan», azaldu dute antolakuntzatik.

Caritasen alorrean, Astigarragako parrokiak beharrean diren familiei laguntzen jarraituko du bestalde, bai janaria banatuz, bai erropak emanez, baita diru-laguntzak ere. Zenbait kasutan pisuak alokatzen ere laguntzen zaie.

Honetaz gainera, Hernaniko parrokiekin elkarlanean, etorkinentzat topaleku eta otoitz-lekua antolatuko da Hernanin eta baita etxerik ez dutenentzat afaldu, gaua pasa eta gosaltzeko lekua ere.

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS