
Emaitzei dagokionez, udaran Askizun egindako aurkikuntzen ildotik joan dira San Prudentzioko ermitakoak ere. Bertan enterramenduak, txanponak, erdi-aroko pieza metalikoak eta abar aurkitu dituzte, 2002an egindako katen bidetik baina, azalera zabalagoa izanik, neurri handiagoan. Nahiz eta oraindik restauratzeko egon, XIII eta XIV mendeko txanponak ikus daitezke bertan topatutako materialaren artean.
Lau urteko proeiktua
'Getaria 1209-2009, Gipuzkoako portua' egitasmoaren barruan lehen bi urteak indusketa arkeologikoan, lekuko lana egiten, eman dituzte. Datorren urtea ikerketarako erabiliko dute, informea egin eta emaitzak datu historikoetan bilakatuz, 2009ko urtemugarako euren aportazioa prestatuz. Azken urtea, 2009a hain zuzen ere, egitasmoaren sozializazio eta difusio faseari dagokio, nahiz eta sozializazio hau etengabe ematen ari den bisita eta erakusketaren bitartez. Emaitzak, bere osotasunean, 2009an eta hortik aurrera ezagutu ahal izango dira, behin lanak erabat amaituta. Bitartean bisitak eta erakusketa zabalik jarraituko dute. Materiala bertan izateko eskubidea dute urtebetez edo esklusibitatean, ondoren Eusko Jaurlaritzako depositora eraman beharko dutelarik, ikerlari orok eskuragarri izan ditzan lanerako.





