Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 22 mayo 2012

Costa Urola

ZARAUTZ
Zarauzko EAE-ek berriro alkateari hitzordua eskatzen dio
¿Berak nahi duen erantzunik ez duelako entzuten ez al daukagu iritzirik?, galdetzen dira ezker abertzalekoak
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Zarauzko EAE-ek berriro alkateari hitzordua eskatzen dio
Zarauzko EAE-eko ordezkariak udaletxe aurrean, atzean jarraitzaileak agertzen direlarik. [ETXEBERRIA]
ZARAUTZ. DV. Zarauzko EAE-ANV-ek prentsaurrean eskaini zuen astelehenean Jon Urien alkateak esandako hitzei erantzunez. Bertan, lehen 100 egun hauen oso balorazioa ona egiten badu ere, «gure balorazioa, aldiz, ez da hain baikorra. Hasteko oso kezkagarria eta larria iruditzen zaigu 100 egun horietan Zarauzko EAE-ANVko udal taldearekin ez bildu izana. Eta oraindik larriagoa dena, gurekin ez dela bilduko hain harro lau haizetara zabaltzea».

Alkateak zioen EAE-ek ez duela herrian gertatu diren hainbat gertakarien aurrean erantzunik eman. « Zertaz ari da? Joan den abuztuan Alejandro Vazquezi pintatu zioten kotxeari buruz? Beren artean adostu ondoren, eta guri ezer jakinarazi gabe, beren testuari atxikitzea lotsagabe agintzen ziguten gorabehera hartaz? Guk alkateari hitzordua eskatu genion behin eta berrriz, gorabehera horiei buruz gure iritzia eman eta hitz egiteko, besteak beste. Baina oraindik ez digu hitzordurik eman».

EAE-ko ordezkarien ustez, « ez digu aukerarik eman badakielako gertakari ezberdinen aurrean badugula erantzuna eta gure iritziak plazaratzen ditugula. Hau da galdera: berak nahi duen erantzunik ez duelako entzuten ez al daukagu iritzirik? Adostu duten gobernu akordioan beste alderdiei ideia ezberdinak izatea onartzen die, baina guri ez». Era berean, zera galdetzen dira, ea « zer klasetako alkatea da herritarren zati baten ordezkaritzari elkarrizketa ukatzen diona, elkarrizketari uko egiten diona? Soluzio bideak proposatu eta eraiki beharrean, gatazkari ihes egiten diona?».

Beraz, 100 egun hauetan EAE-ren ustez, « Zarauzko alkate Jon Urien Crespok bai esan dio gatazka politikoaren luzamenduari, 'alderdien legeari' eta ez elkarrizketari, soluzio bideei, herri borondatea errespetatzeari».

Agerraldi berean, EAE-ek zera gogoratu zuen. « Egun jardunean dauden hiru zinegotzi PNV, EA eta PSE-EE-ko bana eta EB-Aralarren esku dagoen aulki bat ez dira Zarauzko herritarrek maiatzeko udal hauteskundeetan aukeratuak izan. Hauek, PP-PSOEk eginiko 'Alderdien Legeak' jarri ditu kargu horretan, PNV, EA, EB-Aralarren oneritziarekin, nahiz eta, hauek hitzez lege honen aurka azaldu egunerokoan berataz baliatzen diren, herri honen borondatea ukatuz ». Era berean, Ezker Abertzaleak aurrerantzean ere bere konpromezuari heldu eta gatazka gainditzeko elkarlanerako bere prestutasuna berrestu zuen. « Eskubideei dagokionean, herri honetan lehen eta bigarren mailako herritarrak gaude. Lehen mailako herritarrak eskubide denen jabe izateaz gain, berauek banatzeko ahalmen guztiduna ere badute. Hauek espaniar estamentuak onestearekin batera hauen bedeinkapena dute, egungo markoa eta egoera eztabaidan eta zalatzan ez jartzearen truke. Bestalde, Euskal Herriaren nazio eraikuntza eta askapenean dihardugunon eskubideak ez dakigu zertan diren, gure herrian bigarren mailako herritar bihurtuz ».

Azkenik, Zarauzko Ezker Abertzaleko ordezkariek, « azken lau urteetan bezala azken hiru hilabeteetan ere 1748 zarauztarren boza udaletxetik kanporatua izan dela» esan zuten. « Argi dugu, gatazka politikoa denon artean gainditu behar dugula eta guri dagozkigun urratsak herrian eman behar ditugula. Zentzu honetan, alderdi guztiei uztailean proposamen bat helarazi genien eta gaurko egunean ez dugu inoren erantzunik jaso. Erantzunaren zain jarraitzen dugu».
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS