Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Bajo Deba

ONDARROA
Emakumeek jasaten duten indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren kanpainako lehen hitzaldia bertan behera geratuko da
14.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ONDARROA. DV. Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak, azaroak 25-Emakumeek jasaten duten indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, kanpaina bat burutuko du. Aurtengoan gizonei zuzendutako ekitaldi bi prestatu dira, gaurkoan ospatu behar zelarik lehena.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita Kofradia Zaharrean, Luis Boninok (psikoterapeuta, maskulinidadean aditua eta gizon taldeen bultzatzailea) hitzaldia emango zuela iragarrita zegoen. Hala ere, Boninoren azken orduko osasun arazoak direla medio, ekitaldia bertan behera geldituko dela iragarri nahi du Ondarroako Udalak.

Bestetik, datorren abenduaren 15ean, zapatua, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara gizonei zuzendutako 'Emakumeen kontrako indarkeria, feminismoaren ikuspegitik' ikastaroa. Irakasle kasu honetan Norma Vázquez izango da, feminista, psikologoa eta terapeuta familiarra.

Aurretiaz izena ematea beharrezkoa da Berdintasun sailean eta horretarako azken eguna abenduaren 12a izango da.

Ekitaldi hauekin gizonezkoen inplikazioa bilatu nahi da. Gainera Ondarroan 2005eko azarotik gizonentzako tailerra egiten ari da eta honen bidez, gizon talde horri bultzada emateko asmoa du Kontseiluak.

Honetaz gain, Ondarroako udalak bat egin du Berdinsarearen kanpainarekin.

Berdinsarea berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako Udal sarea da, Emakundek eta Eudelek sustatutakoa.