USURBIL
Transgenikoei buruzko hitzaldia Sutegin
Aitzaga elkarteak antolatuta elikagai transgenikoen inguruko hitzaldia izango da hilaren 21ean Usurbilgo Sutegi eraikineko auditorioan arratsaldeko 19:30etan. Gai honen inguruko hainbat kezkak agertzeko bi hizlari ekarriko dituzte egun horretan. Jon Harluxet, Bio-Akitaniako presidentea, Biharko Lurraren Elkar- teko partaidea eta nekazaria izango da alde batetik eta Enrike Gisasola EHNEko ordezkaria eta biologoa nahiz artzaina ere bertan izango da. Bestalde, landare bat transgenikoa den ala ez jakiteko egiten duten test bat ere egingo dute bertan. DV





