ASTELEHENEKO HITZORDUA | IÑAKI MENDIGUREN, ITZULTZAILEA
«Harry Potterren liburuak ez dira zalapartaka irakurtzekoak»
Seigarrena aurkeztu berritan, zazpigarrenaren itzulpenean murgilduta dago Iñaki Mendiguren. Gustura, gustuko duelako. Pozik, azkena delako

Iñaki Mendigurenek euskaratu ditu Harry Potterren liburu guztiak. [USOZ]
LIBURUA
Harry Potter zaleak bazarete, edo inguruan horrelakorik baduzue, egin kasu Iñaki Mendigureni , potterrologoa ez bada ere oso ondo ezagutzen baititu azti gaztea eta haren ingurukoak. Zazpi urtez izan du bidelagun J. K. Rowling sortutako pertsonaia. Oraintsu eman dio euskarazko ahotsa «liburu handi bat bezala irudikatzen dudan horren seigarren liburukiari».
- Hasi al zara azkena izango den zazpigarrena itzultzen?
- Bai, datorren urteko Durangoko Azokarako egon behar du, eta 600 orrialde ditu. Horrek esan nahi du udararako eduki behar dudala bukatuta. Beraz, banabil lanean.
- Gogobete zaitu amaierak?
- Ez dakit nola bukatzen den. Kapituluka itzultzen dut, interesari eusten ere laguntzen didalako, eta ez naiz oraindik azkenekora heldu.
- Aurrenekoa euskaratu zenuenetik, zenbait orrialde itzuli dituzu?
- Ingelesez 1997an argitaratu zen lehenengoa, eta ni 1999an hasi nintzen harekin. Orduz geroztik, 3.100 orrialde itzuli ditut. Amaitutakoan 3.700 izango dira.
- Hasieratik zenekien horren luze joko zuela zuen arteko harremanak?
- Idazleak izan ezik, inork ez zeukan hori argi, ezta argitaletxeek ere. Pentsa, aurrenekoak ez zion liburua onartu J. K. Rowlingi... Lehenengoa euskaraz argitaratzeko ere izan ziren zalantzak, ez baita oso ohikoa, ez gurean ezta beste literatura batzuetan ere, haur eta gazteei zuzendutako liburuak batere marrazkirik gabeko ehunka orrialdekoak izatea.
- Jakin izan bazenu hasieran zazpi liburu eta 3.700 orrialde izango zirela, zer egingo zenukeen?
- Ez dakit, agian jakin izan banu hobe, lan egiteko sistema metodikoagoa edo kontrolatuagoa eramateko. Bestalde, eskerrak ez nuen jakin... Horrelako lan zamak zure bizitza noraino baldintzatuko duen aurreikusten baduzu, erraza da beldurtzea eta horri aurre egiteko kemenik ez duzula pentsatzea. Azken biak lasaiago egin ditut, baina lehenengoak oso jarraituak izan ziren denboraren aldetik. Laugarrenarekin, 900 orrialdeko harekin, krisialditxoa ere izan nuen, baina gainditu nuen... Oro har, gozamena izan da, gero eta handiagoa. Nik normalean liburu oso arraroak irakurtzen ditut. Itzultzaile ez banintz hor suertatu seguru aski ez nituzkeen liburu horiek irakurriko baina, behin eginkizuna tokatuta, nik badut printzipio bat eta da lan hori ezinbestean maitatu egin behar dudala, ezin naizela hasi ezer itzultzen gogo txarrez edo gogoz kontra edo aurkako jarrera batekin. Eta hauek gustatu egin zaizkit. Hala ere, bukatzeko deseatzen nago. Urte asko daramatzat honekin, eta beste gauza batzuetan hasi nahi dut, eta ez espreski itzulpengintzan.
- Itzulpenak beti dira presazkoak, baina milaka erosle zain daudenean, presazkoagoak izango dira noski.
- Alde horretatik ez dut arazo handirik izan, oso ondo tratatu nau argitaletxeak... Gaztelaniazko itzulpenen kasuan merkatuaren presioa handiagoa izan dela iruditzen zait. Aurrenekoa itzuli zuenak, esaterako, ez du besterik itzuli. Gero bikoteak jardun dira, eta aldaketa horiek igartzen dira itzulpenetan. Nik ez dut izan horrelako presiorik, ezta gutxiagorik ere baina, jakina, itzultzaileok ezin dugu bizi bakarrik literatur itzulpenetatik, eta lan horiek egin behar dira beste bezero eta lan guztiak mantenduz. Laburra bada ez duzu horrenbeste igartzen, baina honen tamainakoa izanik... Gainera, irakurlearentzat 600 orrialde direnak niretzat 1.800 dira.
- Zeu ere magia-trukutan hasia?
- Ez, baina hiru aldiz ematen diot buelta orrialde bakoitzari. Aurreneko bueltan, testua ondo-ondo ulertu arte irakurtzen dut kapitulua eta hori itzultzen dut. Jatorrizko testua ondoan dudala, lupaz eta eskrupulu handiz aztertzen dut itzulpena, eta ia dena aldatzen dut. Bigarren bueltan, jatorrizko testuarekin ahaztuta, estilo aldeko zuzenketak egiten dizkiot gehienbat, testuak euskaraz ondo korritu dezan. Hori bidaltzen dut Elkarrera, eta han ere iradokizun ugari egiten dizkidate, argitaletxearen eta irakurlearen ikuspegitik, eta horietatik egokiak iruditzen zaizkidanak hartuz egiten dut hirugarren idazketa. Hirugarren bueltarik gabe ez nintzateke lasai geldituko. Batez ere haur eta gaztetxoak dira irakurleak, eta asko zaindu behar duzu gozotasuna, erraztasuna, jarioa, irakurleak trabarik ez aurkitzea...
- Zeuk horrelako lanak hartu eta gero, dastatu gabe irentsiko dute liburua askok. Alde horretatik ere, ez al ditu merkatuan izan duen arrakastak estali liburuen balioak?
- Arrazoi osoa daukazu. Badira jarrera ulergaitzak, badira zale neurrigabeki sutsuak, gau osoa kalean pasatzen dutenak liburua eskuratzen aurrenak izateko eta gero erlojuaren kontra ibiltzen direnak egun eta erdian irakurtzeko. Horrelako fenomenoek kontrako erreakzioak ere sortu dituzte. Zenbaitek ez diete arrakasta barkatzen liburuoi, eta gutxietsi egiten dituzte. Zentzu pixka bat eskatu behar zaigu guztioi, eta bi muturretatik erdira joan. Nik beti azpimarratuko dut fenomeno estraliterarioa alde batera utzita -eta pelikulak ere hor sartuko nituzke- hor badaudela liburu on batzuk. Ez dut esango sekula ez denik gauza hoberik idatzi, baina istorio on bat kontatzen dute liburuok, eta ondo idatzita daude, irakurtzen eta idazten gozatzen duen batek idatziak direla igartzen zaie. Mundu oso bat dute barruan, liburuak aurrera doazen neurrian osatzen doana, eta nik hori guztia baloratzen dut. Patxadaz irakurri eta gozatzeko liburuak dira, ez zapalartaka egun eta erdian irakurtzekoak. Orrialde guztiak irakurri eta gozatu behar dira. Hilabetea behar baduzu, hilabetean.
- Liburuak hartu eta patxadaz irakurtzen duenak, zer aurkituko du?
- Badago hari nagusi bat: ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka. Harry Potter eta bere inguruko hainbatek eta Lord Voldemort eta ere inguruko hainbatek duten borrokan islatzen da nolabait. Hori da zazpi-liburuetan poliki-poliki heltzen, areagotzen eta gauzatzen doan hari nagusia, pertsonaiak ere garatzen eta argitzen doazen neurrian. Badaude liburu handi horretako zazpi liburukietan zehar ondo sustraitutako baloreak: gurasoen maitasuna, lagunen adiskidetasuna, norberaren biziaren sakrifizioa zeuk defenditu nahi dituzun printzipioen alde, tolerantziaren balioa... Heriotza nola tratatzen duen ere oso egokia iruditzen zait. Oso presente dago, baina sentimentalkeriarik eta gehiegikeriarik gabe. Liburu onak dira.
Bakar-bakarrik arriskuaren aurrean
Irudiak itzultzailearen lana definitizeko balio badu ere, azken liburuetako Harry Potterri buruz ari da Iñaki Mendiguren. «Hasieran, gurasoak azti-sorginak zituela esaten diotenean, Harry umetxoa da. Liburuetan zehar joan da poliki-poliki, abentura askorekin nahastuta, haren pertsonaia garatzen, eta geroz eta kontzienteagoa da bere eginkizunaz. Seigarren liburuan jabetzen da bete-betean, eta zazpigarrenean, Dumbledore maisua galduta, bakar-bakarrik egin behar die aurre arriskuari eta erantzukizunari». Harryk badu misio bat: «Lord Voldemortek eta haren jarraitzaileek odol eta pentsaera garbiko azti-sorginen mundua ezarri nahi dute. Bistakoa da nazismoarekin, faszismoarekin edo edozein diktadurarekin duen parekotasuna. Harryk suntsi dezake bakarrik Voldemort, eta hor dago jokoan azti-sorginen eta odol nahasikoen mundu aske, ireki eta tolerantea». Harry Potter, «askatzaile eta salbatzaile».