Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 22 mayo 2012

Cultura

Cultura
Gipuzkoak badu Kantu Txapelketako final nagusirako ordezkaririk
Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolaturik, Gipuzkoako finala jokatu zen atzo Donostian
11.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Gipuzkoak badu Kantu Txapelketako final nagusirako ordezkaririk
Publikoak Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze saritu zituen. [LÓPEZ]
DONOSTIA. DV. Banaka, binaka eta taldeka, aurretik Urretxun, Villabonan eta Lezon jokatutako kanporaketetan puntuaziorik onenak lortutako kantariak Donostiako Antzoki Zaharrean elkartu ziren atzo, datorren urteko ekainean Bilbon jokatuko den Euskal Herriko kantu txapelketarako txartelaren bila, besteak beste. Lau postu baino ez zeuden jokoan (hiru eta ordezkoa), puntu gehien lortu zituztenei gordeak. Irizpide horren arabera, Irati Odriozola bakarlaria eta bi bikote - Arantza Goikoetxeaundia eta Marta Estanga, eta Ane Badiola eta Olatz Mitxelena- bidaliko ditu Gipuzkoak Bilboko finalera, eta Oihane Sarasola izango da ordezkoa.

Bakarlarien eta bikoteen kasuan bat etorri ziren final handirako hautatuak eta euren ataleko irabazleak. Oihane Sarasola bakarlarien artean eta bikoteetan Ane Badiola eta Olatz Mitxelena izan ziren bigarren. Nahiz eta Gipuzkoak ez duen talderik bidaliko final handira, atal horretan Eneritz Urrutia, Ainhoa Balzategi eta Beatriz Azurmendi arrasatearrek osatutako taldea izan zen garaile, eta Oinutsik taldea bigarren.

Publikoarekin konexiorik onena Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluzeri aitortu zien epaimahaiak, eta entzuleek epaileen iritzia berretsi zuten, publikoaren saria bikoteari eskainiz. Jagoba Astiazaranek (interpretazio onena eta sormena), Alaitz Ormazabalek (a capella egindako saio onena), Irati Odriozolak (ahots onena), Gorka Zabaletak (nortasuna) eta T-klaxekoek (ausardia) ere eraman zituzten sariak etxera bueltan.
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS