Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Miércoles, 15 febrero 2012

Costa Urola

COSTA UROLA
KZgunean ikastaro ugari egiteko aukera
11.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
KZgunean ikastaro ugari egiteko aukera
Ordubete eta bi roduko ikastaroak iazngo dira. [J. ARANBERRI]
USURBIL. DV. Hilabete honetan zehar arratsaldez irekiko ditu ateak herriko KZguneak eta ohikoa den bezala ikastaro desberdinak egiteko aukera izango da, guztiak internet-ekin lotura dutenak.

Azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, 'Kontsumitzailea sarean' bi orduko ikastaroa izango da eta kontsumitzaile eta erabiltzailetarako gaur egun indarrean dagoen legeria eta eskubideen oinarrizko azalpenak emango dira bertan.

Hilaren 19an, eta ordutegi berean, 'Flashget' ikastaroa egiteko aukera izango da. 2 ordukoa da hau ere eta Interneten bidez artxiboen deskarga guztiak gestionatzeko programa hau erabiltzen ikasi ahal izango dute kurtso hau egitera animatzen direnek.

Hurrengo egunean, hilaren 20an, 'Euskara ziberespazioan', euskarazko hiztegiak, liburuak etab. bilatzen ikasteko aukera izango da 16:00etatik 18:00etara eta egun berean, 18:00etatik 19:00etara etxebizitza saltzeko, erosteko edo alokatzeko behar den informazio guztia Interneten aurkitzen ikasteko ikastaroa emango da lehendabizi eta aseguru desberdinak konparatzen dituzten orrialdeak ezagutzeko aukera ere bai 19.00etatik 20.00etara.

Azaroaren 21ean Internet erabiltzeak suposatzen dituen arriskuak eta prebentzioak azalduko dituzte 18:00etatik 20:00etara emango den ikastaroan. Hurrengo bi egunetan, berriz, 18:00etatik 20:00etara 'Sekuritatea interneten' 4 orduko ikastaroa izango da sekuritatearen oinarrizko kontzeptuak ikasi eta oinarrizko babes neurriak ezagutu eta frogatzeko.

Azkenik, hilaren 26an ordubeteko bi ikastaro egiteko aukera izango da, 'Sarean lagundu' 18:00etatik 19:00etara eta 'Enplegu bat lortu' 19:00etatik 20:00etara.