IRURA IKASTOLEN FESTA
KMK 08ko lehen urratsak Iruran
Urrian jaso zuten datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa Bergaran Irurako herri ikastolakoek. Bihar, lehen jaialdia ospatuko dute herrian bertan
09.11.07 -

Joxe Mendizabal eta Josune Aiestaran atzo Irurako ikastolan jaieko kartela ondoan dutela. [BELAUNTZARAN]
IRURA. DV. Irurako herri ikastolakoak datorren urteko Kilometroak antolakuntzan murgilduta dabiltza. Urduri baina pozik lanean. Erronka handia baita beraientzat eta nola ez, garrantzitsua ikastola, ikasle eta herriaren etorkizunerako. Izan ere, beharrezkoa da lortuko duten diru guztia ikastolako eraikuntza berria ordaintzeko.
Hilabete bat besterik ez da igaro, Bergarako lagunen eskutik lekukoa jaso zutenetik, baina dagoeneko, KMK 08ko leloa, logotipoa eta abestia prest dituzte, besteak beste. Hauen aurkezpena datorren azaroaren 18an izango da Tolosako Leidor zineman. Nolabait esateko, aurkezpen ofiziala izango da igande honen zortzi egingo dena, baina aldez aurretik Iruran 'herriko' aurkezpena egingo dutela diote Josune Aiestaran, ikastolako zuzendariak eta Joxe Mendizabal, Irurako KMK08 koordinatzaileak, «giroa sortzen joateko». Diotenez gainera, jai giroan murgildurik aurkeztuko diete ikastolakoek euren bizilagunei Kilometroak antolatzearen 'pro-iektu' erraldoia.
Horretarako, bihar arratsaldeko 6:00etan hasita, ume jolasak antolatu dituzte denak ere primeran pasatzeko. Ondoren, ber-tsolarien txanda izango da eta Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano kantuan arituko dira. Txupinazoa ezin falta Iruran jai egun batean eta biharkoan ere, piztu eta botako dute frontoi inguruan. Barrikotea ere gustokoa dutela eta, irurarrek etxetik ekarritako afari-merienda dastatuko dute Udalak jarritako sagardoarekin. Behin bapo afaldu eta gero, dantza saio batzuk egiteko aukera egongo da trikitilariekin. Arratsaldean zehar, antolatzaileek aditzera eman dutenez, Joxe Mari eta Joseba Barriola urdaiazpiko moztaileek pintxoak prestatuko dituzte. Pintxoak noski, urdaiazpikodunak izango dira eta hauek dastatzeaz gain, festan parte hartzen dutenen artean urdaiazpiko bat zozketatuko da. Beraz, hitzordu interesgarria prestatu dutena biharko Irurako herri ikastolakoek euren bizilagunentzat eta ingurukoentzat.
Denon proiektua, erronka
Zabalik egongo dira denontzat Irurako pilotalekuko ateak. Zabalik dauden bezala ikastolakoak KMK 08ko antolakuntzan lagundu nahi dutenentzat. Izan ere, Kilometroak 08ko antolakuntza 'proiektuan' denon laguntzaren beharra dutela diote ikastolako ordezkariek. Kontuan izan da Irurak 1.400 biztanle dituela garbi dute Gipuzkoan Kilometroak antolatzen herri txikiena dela eta «ilusio handia» baldin badute ere «urduri» ere badaudela. Baina ikastolako 140 ikasleek merezi dute «erronka handi hau aurrera ateratzea» eta horretarako Irura, Anoeta, Tolosa eta inguruko 300 lagun hasi dira laguntzen eta bileretan parte hartzen. Kopuru hori pixkanaka-pixkanaka handitzen joango dela seguru daude. Momentuz, «ordu asko» sartzen ari dira lehen ekitaldiak antola-zen eta ikusi egin beharko nola ateratzen den. Biharkoa, lehenengo jaia izango da eta lehen proba gainditzeko aukera paregabea. Dena den, dagoeneko datorren asteko ekitaldiarekin pentsatzen hasiak dira ikastolan.
Hemen gelditu direnak, esan bezala, biharkoa lotuta dagoela eta, datorren azaroaren 18an Leidorren egingo den jaialdian pentsatzen ari dira. Mendizabalek eta Aiestaranek egun horretan ere «ordu bete iraungo duen ikuskizun ederra prestatu dugu. Bertan, leloa, logotipoa eta abestia aurkeztuko dira eta baita arropa ere». Desfile bat egingo da eta 'modeloak' ikastolako ikasleak izango dira. Beraien ondoan, Anoeta, Ibarra, Laskorain ikastolako eta Inmakulada ikastetxeko lagun batzuk ere izango dira oholtza gainean. Bestalde, Joxek eta Josunek esan zutenez, «sorpresa asko egongo dira. Gainera, Tolosaldeko eta Gipuzkoako lagun ezagunak hurbilduko dira eta primeran pasatzeko gauza gehiago». Baina ziotenez hilaren 18ra arte «sekretua da». Beraz, onena bertan izatea izango da. Ikastolakoek gonbitea denoi luzatzen diete aurkezpen jaialdian parte hartzeko. Egun horretan 3 euroko sarrera kobratuko dute baina ondoren, zozketak egongo dira.