Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 22 mayo 2012

Cultura

Cultura
Gizonaren bakardadea gremioen aurrean
Jean Paul Dubois frantziarraren liburu umoretsua ekarri dute euskarara Lydia Flem eta Kressmann Taylor-en lan batzuk ere itzuli ditu Alberdaniak
08.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Gizonaren bakardadea gremioen aurrean
Mikel Garmendia itzultzailea, atzo Donostian. [APREA]
DONOSTIA. DV. Gizon bati deitzen diote notarioaren bulegotik, bertatik pasa dadin. Badoa eta notarioak esaten dio osaba baten testamenduan bera agertzen dela, eta osaba horren borondatea izan dela berari uztea etxea. «Beraz, Tanner jauna, onartzen duzu oinordetza?», galdetzen dio notarioak. Eta orduantxe gurutze bide luze bat hasiko zaio. Etxe hori konpondu beharrean baitago eta konponketa lanek makina bat buruhauste eragingo dute.

Txantxetan ari zara, Tanner jauna eleberria eman du argitara Alberdania etxeak, Mikel Garmendiak frantsesetik itzulita. Egilea, Jean Paul Dubois, ezezaguna da gurean, baina oso sonatua Frantzian. Hamabost eleberriren egilea da, besteak beste.

«Umorea da liburu honen ezaugarri nagusia -esan zuen atzoko aurkezpenean Garmendiak-. Gizona etengabeko borrokan ari da gremioekin, eta gutxien uste duen momentuan erabat korapilatzen zaio egoera. Eta horri aurre egiteko armarik onena umorea du. Gezurra ematen du, baina liburu sakona da hala ere».

Alberdania etxeak beste bi liburu ere plazaratu ditu frantsesetik euskaratuak, eta bietan Joxan Elosegi jardun da itzul- tzaile: Lydia Flem-en Amodio gutunak oinordetzan eta Kressmann Taylor-en Horrela egiten dute emakumeek amets.

Argitaletxe honek plazaratzen duen Flem-en hirugarren lana dugu hauxe eta aurreko Nola hustu nuen gurasoen etxea haren jarraipena da. Oraingoan, narra-tzaileak hartzen ditu hil berri diren gurasoek elkarri idatzitako gurunak eta komentatu egiten ditu. Ezkondu aurretiko eskuti-tzak dira.

Kontuan izan behar da idazlea, Lydia Flem, idazle ez ezik psikoanalista ere badela. «Baina ikuspegi positiboa dauka piskoanalisiarena, eta bere liburuan bukaerak gozoak, atseginak dira. Oraingoan ere, zapore ona uzten du», esan zuen atzoko agerraldian Joxan Elosegik.

Horiez gain, Kressmann Taylor-en Horrela egiten dute emakumeek amets publikatu da. Ezezaguna helbide honetan liburu lazgarri haren autorea da Taylor, eta oraingoan lau emakumeren «erretratu xumeak» egiten ditu «eta gizon xelebre batena», Elosegiren hitzetan.

AEBetan jaio zen Taylor eta 60ko hamarkadan publikatu zituen narrazio laburrok, hango aldizkari batzuetan. Hil eta gero, 90eko urteetan frantsesek deskubritu egin zuten.
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Vocento
SarenetRSS