Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 septiembre 2008

Cultura

Cultura
'Familiak mila kolore' euskarri berrietara eraman dute Pirritx eta Porrotxek
Bina CD-Rom eta puzzletan bildu dituzte ipuinak, material osagarri ugarirekin batera
08.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
'Familiak mila kolore' euskarri berrietara eraman dute Pirritx eta Porrotxek
Neska-mutiko andana jostalariak estreinatu zituen CD-Romak eta puzzleak. [DAVID APREA]
DONOSTIA. DV. «Pailazoak gara, baina gizarte honetan bizi gara». Argi daukate hori Pirritxek eta Porrotxek eta, horrexegatik, garai batean «arraroa» izan arren gizartean gero eta ohikoagoa den familia aniztasuna islatu nahi izan dute atzo amaitutzat eman zuten Familiak Milakore proiektuan. Mitxel Muruak idatzitako sei liburutan gauzatu den proiektua bukatutzat eman bazuten ere pailazoek eta duela lau urte abiatu zen ekimenean bidelagun izan dituzten elkarteek, ez ziren esku hutsik azaldu agur-ekitaldira. Aitzitik, eskuak bete nobedade agertu ziren Pirritx, Porrotx, Mari Motots, Mitxel Murua eta Ume Alaia (adopzioa), Beroa (harrera-familiak), Gehitu (homosexual eta lesbianen elkartea) eta Agipase (guraso bananduen elkartea) elkarteetako ordezkariak.

CD-Romak eta puzzleak

Elkarrekin eta neska-mutiko ugari tartean zirela aurkeztu zituzten proiektuari atxikitako azken euskarriak: bi CD-Rom eta beste horrenbeste puzzle. Hiru urtetik aurrerako haurrei zuzendutako CD-Romek osagai ugari dituzte: eskolan erabiltzeko egokia izan daitekeen bideoa eta bideoklip bana (Mari Motots eta Maite Zaitut, hurrenez hurren); hiruna ipuin bizidun, liburuetako marrazkiekin (CD batean Arrantzan, Herriko postariak eta Gorka konpontzailea; bestean Nerearen argazki-albuma, Tiderrekin tea hartzen eta Agur, Pakito!); jokoak (margotzekoak, labirintoak, puzzleak, memoria-jokoa eta idazketa-txokoa) eta musika (zortzi kanta, aukeran), jolasten edo ipuinak ikusi bitartean entzuteko. Elkarrek argitaratu ditu CD-Romak, eta 25 eurotan saltzen da bakoitza.

Proiektua itxitzat jo badaiteke ere, elkarlanerako espiritua ez zaie itzali parte-hartzaileei. Eta hasierako aldarrikapenari eusten diote, irmo; «Era askotako familiak daude, eta guretzat denak dira familiak, maitasunak lotzen dituelako, eta maitasuna delako familiak egiten dituena, odolezko loturen gainetik, aurrejuzgu moral, sozial edo bestelako kontsiderazioen gainetik».

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS