Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 19 marzo 2010

Cultura

FERNANDO REY ITZULTZAILEA
«Gustatzen zait Tabucchiren Pereiraren antiheroi izate hori»
Itzultzaile honek Tabucchi, Celati eta Ginzburg-en zenbait lan euskaratu ditu
07.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Fernando Rey (Iruñea, 1961) Medikuntza ikasitakoa da, baina sekula ez du jardun horretan. Arbasoak Erriberri aldekoak ditu, hamabost urte zituela euskara ikasteari ekin zion, unibertsitate-ikasketak burutu ondoren euskara-irakaslea izan zen eta 1988az geroztik Nafarroako Gobernurako ari da itzul-tzaile profesional, «hango aldizkari ofizialeko buletineko poesia itzultzen eta abar». Eta lan hori bukatuta, arratsaldeetan, literatura euskaratzen du.

- Igela argitaletxearen garrantzia azpimarratu duzu.

- Bai, niretzat eskola izan da, eta literaturarako bidea.

- Tabucchiren pertsonaiarekin, Pereirarekin, identifikatu izan omen zara.

- Gustatzen zait bere antiheroi izate hori. Historia, azken batean, pertsona xumeek egiten dute. Ba-tzuetan gizarajo bat besterik ez da Pereira, baina enpatia sentitzeko gai da.

- Iaz finalista gelditu zinen. Aurten, berriz, irabaztea espero zenuen?

- Irabaztea beti da pozgarria. Norbaitek esatea ongi ari zarela, hori pozgarria da. Eta irabazi ez banu, orduan ere pozgarria izanen zen, eta zorionak eman behar besteari. Irabaztea ez da helburua. Itzulpengintzan ezin zara jardun sarien esperoan. Mixeria izango litzateke. Iaz ez nuen irabazi nahi, banekien zeinek zuen meritu handiena; oso garbi zegoen Xabier Olarrarena. Iaz, disgustua hartuko nuen irabazita.

- Zein da itzulpen on baterako gil-tza?

- Itzulpen batean, ez da egin behar hitzen trasposizioa, baizik eta tonuaren, erritmoaren, ideien eta estiloaren trasposizioa. Horrela galtzen du zurruntasuna. Beti mugitzen gara itzultzaileok muga horretan: ahalik eta hurbilen jatorrizko testutik, baina behar bezain urruti, azkenean emaitza euskara ona izan dadin.

- Gozamenagatik aritzen zara literatur itzultzaile?

- Gozatzen dut, bai. Batzuetan gertatu zait, hala ere, lan-zama astunegia hartzea. Gauza ederrak pasatu izan ditut hizkuntza batetik bestera. Gauza ederrak esan izan badira italieraz, zergatik ez irakurri gauza horiek euskaraz? Bestetik, lan polita da ikerketa eskatzen dizulako: galdetu egin behar diezu lagunei, kontsulta egin behar hiztegietan... Asko ikasi dut itzulpengintzari esker. Hobeki jabetu naiz euskararen baliabideez, aberastasunaz.

- Italiera da zure lan hizkuntza.

- Literatur itzulpengintzan, italieratik eta gazteleratik jardun izan naiz. Italierari dagokionez, Antonio Tabucchi, Natalia Ginzburg eta Gianni Celatiren lan batzuk euskaratu ditut.

- Eta duela gutxi Orhan Pamul, Nobel saridunaren 'Elurra' euskaratu duzu.

- Hori Monika Etxebarriarekin batera egin dut. Desafio handia izan da: bien artean egin itzulpena, baina gero irakurleak bien eskuak nabaritu gabe.

- Eta nola egin duzue?

- Nik gaztelania eta italiera erabili ditut zubi-hizkuntzatzat, Monikak gaztelera eta frantsesa. Gehiago ezin dizut zehaztu. Bikotearen intimitatean ezin zara sartu.

Busco trabajo

Primer empleo

Buscar
Vocento
SarenetRSS