Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Domingo, 20 abril 2014

Costa Urola

COSTA UROLA
Zarautz K.E. areto futbol taldeak, berdindu arren, lidertzan jarraitzen du
07.11.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
ZARAUTZ. DV. Berdinketa besterik ez zuen lortu areto futboleko Zarautz Kirol Elkarteko taldeak pasa den asteburuan Antoniano kiroldegian. Partidu ore- katu baten ostean zarauztarrek 3-3 berdindu zuten Azpeitia AF taldearen aurka. Zarauztarren aldetik aipagarria Jon Sorreluzek egindako partidua, 2 gol lortu baitzituen. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuen gauzatu azken minutuan zarauztarren aldeko doble penalti jaurtiketa.

Emaitza honen ostean herriko mutilak sailkapeneko aurreko multzoan kokatu zaizkigu, non lehenbiziko bost taldeak 13na punturekin berdindurik ditugun. Golen kopurua dela eta, Lasarteko Clinica Dental Aldaz agertzen zaigu lehen postuan, bigarren Pub Shepherds-Egintza eta hirugarren Zarautz K.E.

Bigarren mailako Euromar Kafetegia taldeak bere lehen porrota jasan zuen pasa den jardunaldian. Nahiz eta nahiko partidu txukuna jokatu, Euromarrekoek amore eman behar izan zuten Donostiako Tecnun taldearen aurka. Azken emaitza 2-1 izan zen. Dena den, Euromarrek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du 13 punturekin sei jardunaldi jokatu direnean.

Gainontzeko emaitzei dagokionez, 3. mailako Marea Gora- Zarautz taldeak 2-0 irabazi zion Amara taldeari, eta modu honetara zortzigarren ditugu sailkapenean eta talde jubenilak atsedena izan zuen.
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Vocento
SarenetRSS