MUTILOA
Haurreskola, biztanle gorakadaren seinale
Azken urteetan Mutiloak izan duen biztanle gorakadak -200dik gora dira egun, 2005ean 164 ziren bitartean- herritarrei eskaini beharreko zerbitzuen areagotzea ere ekarri du. Hala, aurreko asteaz geroztik, Haurreskola martxan da kultur etxeko geletako batean. Oraingoz zazpi haurtxo dira zerbitzu horretaz baliatzen direnak, guztiak ere mutiloarrak, baina hilabete gutxi barru beste bi gehituko zaizkie. Kultur etxeko aretoa Haurreskola hartu ahal izateko egokitzeko obrek 48.000 euroko kostua izan dute. DV





