Egitaraua
Eguerdiko hamabietan jarriko da martxan herritarren ar-teko 2. Mondeju lehiaketa. Aurrez San Martingo plazan erakusketa haundi bat izango da mondejuak nola egiten di-ren, artilatza nola lantzen, gaztanbera egiten eta abar erakutsiaz. Ordubatean lehikata-ren emaitzak emango ditu adi- tzera, horretarako eratuko den epai-mahaiak eta ordubietan Herri bazkaria, Kalostara haundin, ardikia izango delarik jaki zentrala. Bazkarian parte hartzeko txartelak salgai dira herriko ohiko tokietan, 20 eurotan. Lekua mugatua denez, txartelak es-kuratzen aurrez ibiltzea komeni da.
Lehiaketako arauak
Partehartzailea Ataungo herritarra beharko du izan. Izen emateko deitu 619 546 498 telefonora urriaren 28rako. Parte hartzaileei urriaren 31an banatuko zaie 4 kana mondeju egiteko behar dituzten gaiak. Mondejuak,4 kana beren saldarekin, azaroaren 4ko goizeko 11:00etarako ekarriko dira Aizkoate Elkartera.
Sariak
Lehenengoari 150 euro eta oroigarria, 2.ri 120 euro eta 3.ri 100 euro. Lehiaketako partaide guztiei bazkarirako txartela dohainik emango zaie.





