Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | Martes, 14 febrero 2012

Costa Urola

USURBIL
Gipuzkoako txapelketa bikaina burutu dute Usurbil Judo Taldekoek
Senior mailako txapelketan eta 12 urrezko domina, 4 zilarrezko eta brontzezko bat lortu zituzten
28.10.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Gipuzkoako txapelketa bikaina burutu dute Usurbil Judo Taldekoek
Gipuzkoako txapelketatik domina ugarirekin itzuli ziren Usurbil Judo Taldeko kideak. [KORO ARRATIBEL]
USURBIL. DV. Usurbil Judo Taldeko ordezkariek domina ugari lortu zituzten pasa den urriaren 21ean Legazpiako kiroldegian izan zen senior mailako Gipuzkoako txapelketan. Azken urteetan daramaten ibilbide bikainean beste urrats bat eman dute eta jokoan zeuden urrezko 14 dominetatik 12 eskuratzeko gai izan ziren.

Guztira 25 judoka aurkeztu zituen Usurbil Judo Taldeak 2007ko Gipuzkoako txapelketan eta horietatik 17 dominarekin itzuli ziren etxera. Aurreko urtetan bezala, herriko judo taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen Legazpian jokatu zen senior mailako txapelketan. Zenbakiek adierazten dutena ikusi besterik ez dago.

Gizonezkoetan 10 domina lortu zituzten: Andoni Aizpurua (-60 Kg.), Ibai Peña (-66 Kg.), Aitzol Arrospide (-73 Kg.), Egoitz Mora (-90 Kg.) eta Mikel Ponga (+100 Kg.). Zilarrezko dominekin itzuli ziren Iñigo Mitxelena (-66 Kg.), Jaime Torre (-73 Kg.),Sergio Montes (-90 Kg.) eta Josu Arruti (+100 Kg.). Azkenik, Iñigo Ubieto izan zen brontzezko domina lortu zuen bakarra. Emakumezkoetan, berriz, 7 urrezko domina eskuratu zituzten herriko judo taldeko ordezkariek. Oiana Blanco (-48 Kg.), Aiora Arrillaga (-52 Kg.), Tamara Varela (-57 Kg.), Sara Quijano (-63 Kg.), Nerea Arruti (-70 Kg.), Jessica Romero (-78 Kg.) eta M. Jose Sardon (+78 Kg.) izan ziren emakumezkoetan jokoan zeuden maila guztietan irabazle izan ziren judokak.

Igandean lortutako emaitzekin domina ugari dira herriko judokek 2007 urtean zehar lortu dituztenak maila desberdinetako Gipuzkoako txapelketan eskuratu dituztenak. 17 urtez azpikoetan 6 domina eskuratu zituzten, 20 urtez azpikoetan 10, 7 izan ziren 23 urtez azpikoetan lortutako dominak eta pasa den asteburuan 17 eskuratu zituzten. Guztira 42 domina dira herriko judokek Gipuzkoako txapelketetan lortutakoak.

Bestalde, datorren azaroaren 4an jokatuko du Usurbil Judo Taldeak Kluben Liga Nazionaleko Ohorezko mailako lehen jardunaldia. Hiru denboralditan 3. mailatik gorengo mailara igotzea lortu dute Esteban Arrillaga eta bere mutilek eta ekaina bitartean estatu mailako talde onenekin izango dira lehian. Ibai Peña, Andoni Aizpurua, Aitzol Arrospide, Xabier Urkizu, Iker Lizarribar, Egoitz Mora eta Mikel Ponga izango dira denboraldi honetan Espainia maila judoka onenekin lehian arituko direnak.