Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 9 julio 2009

Cultura

Cultura
«Ez dut malditismoan amildu nahi, nahiz hortik dezente edan dugun»
Bere hirugarren olerki liburua plazaratu du Jon Aranok: 'Zeruak eta ifrentzuak' (Elkar) «Koplak beti interesatu zaizkit», dio, eta tankera horretako aleak badira liburuan
27.10.07 -
Vota
0 votos

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
«Ez dut malditismoan amildu nahi, nahiz hortik dezente edan dugun»
Jon Arano, atzo. [MIKEL FRAILE]
DONOSTIA. DV. Jon Aranok Zeruak eta ifrentzuak izeneko poema bilduma plazaratu du, eta atzoko aurkezpenean era honetara deskribatu zuen amaitza: «Ironia eta zinismoa pil-pilean daude hor, eta gauzei buelta eman eta hankaz gora jartzeko joera. Esperientziaren poesia dela esango nuke, baina autobiografkoa dirudiena igoal ez da; eta alderantziz». Joseba Jaka bekaren laguntzarekin egindako lana izan da.

1985ean plazaratu zuen aurreneko poesia bilduma, Bileterik gabe; bigarrena 1991n, Malezia sorta. Azkeneko urteok gogor samarrak izan ditu idazle honek, atzo aitortu zuenez: «Aurrena, poesia bilduma honi ekitean, uste nuen kristoren lana egingo nuela. Azkenean lan txukuna behin-tzat aterako ahal zen. Ostiela! aldizkaria itxi zenez geroztik ez dira urte onenak izan; desertuko trabesia pasa dut».

Ostiela! fanzine satiriko eta ikonoklasta horren sortzailea dugu Arano, eta baita Goierritarra astekariarena ere. Itsasondon 1961an jaioa, makina bat saiatu da hango istorio zaharrak jasotzen, aiton-amonen kontuak apuntatzen eta horiekin artikuluak tajutzen. Atzokoan esan zuen amona baten esanekin ehun folio dituela beteak, Itsasondoko meatzeen inguruko istorioak ere bilduak dituela, eta beste olerki liburu bat duela burutua: Zeru akastuak. Aitortu zuen, halaber, «anbizio falta» izan duela profesionalki idazten ez hasteagatik; «baina horrek seguru asko literatura txarra egitetik libratuko ninduen», erantsi zion. Eta malditismoa gaitzetsi zuen: «Hortik dezente edan dugu, baina aspalditik dakit ez dudala nahi horretan amiltzea. Izan diren idazle madarikatu piloa jarraituko genituen, baina ez genuke Etxahun, Villon, Panero, Bukowski eta beste askoren moduko bizimodurik eraman nahi».

«Basamortuko profeta»

Liburura bueltatuz, Aranok esan zuen «era askotako poemak» daudela hor: «infernurako poema gorri-beltzak, purgatoriorako moduko neutroagoak edota paradisurako izan daitezkeen arrosa urdin argiak». Orrietako batzuk koplen itxura daukate. «Koplek beti interesatu zaizkit», esan zuen. Eta bere maisuetako batzuen izenak ere eman zituen, «profeta izan direnak»: Aresti, Mirande, Izagirre. Aranok ere profetatzat dauka bere burua, baina profeta berezia: «Gargalloren basamortuko profeta ematen dut. Erridikuloa ere bai; zeinek egiten digu kaso?»

Liburuan «egurra» ematen dio garai bateko Aranori. «Garai bateko axalkeriak ez zaizkit gusta-tzen. Masatik derderdindu behar hori... txorakeriak». «Damu dela» ere esan zuen, adibidez, Malezia sorta liburuan Buhamiaren kantua erreibindikatzeagatik.
http://www.diariovasco.tv
Vocento
SarenetRSS