EZKIO-ITSASO
Ezkio-Itsasotarrek jubilatuen eguna meza eta bazkari batekin ospatuko dute bihar Santa Lutzi-Anduagan
27.10.07 -

Ezkio-Itsasoko jubilatuek bihar euren eguna ospatuko dute. [GALILEA]
EZKIO-ITSASO. DV. Urtero bezala oraingoan ere jubilatuen eguna ospatuko dute Ezkio-Itsasotarrek, eta tradizioa jarraituz meza eta bazkari batean parte hartzeko aukera izango dute 65 urtetik gorako herritar guztiek, hauen festara gehitu nahi diren bizilagunekin batera. Aukeratutako eguna bihar igandea izango da eta 12ak aldera bilduko dira festarekin hasteko.
Udazkena aurrera doan neurrian, eta ohizkoa denez, jubilatuen egunaren ospakizuna hurbiltzen da gure herrira. Honen ospakizuna aspalditik egiten da eta herritar ugari dira urtero biltzen direnak lagunartean solasaldi tartea eta egun ederra pasatzeko asmoz.
Gabiriko dantzariak
Horrela, honekin hasteko, Meza Santa Lutzi-Anduagan ospatuko da eguerdiko 12:30etan, ondoren dantzariak eta bazkaria izango dutelarik. Horrelakoetan izaten denez, Gabiriako Goruntz Dantza Taldeko gazteak izango ditugu dantzan eta hauen ekitaldia amaitzerakoan Itsasoko bidea hartuko dute jubilatuek, bertako ostatuan bazkalduko baitute.
Denok egun honetako ekintzetan parte hartu ahal izateko autobus bat egongo da eta honek auzoetan zehar jendea hartuko du behar den lekura eramanez. Horrela, eguerdiko 12etan Surtidoretik irtengo da eta handik Itsaso Alegira joango da. Azkenik Santa Lutzi-Anduagaraino joango da ohizko lekuetan jendea bilduz.
Izen ematea astelehenean amaitu zen eta jende ugarik parte hartuko du aurten ere, besteetan gertatu den bezala. Ezkio-Itsasoko jubilatu direnek dohain izango dute bazkaria baina 65 urtetik beherakoek ere bertan parte hartzeko aukera izango dute, dena den, hauek 36 euro ordaindu beharko dituzte bazkaltzeagatik.
Egun polita izaten da jubilatuen egun hau eta beraien artean istorioak gogoratzeko eta gustora egoteko unea bada ere. Beraz, igande honetan eguraldia laguntzea espero dugu, ondo pasatzea ziurtaturik baitago!